Noticias

2020 Enero 27

Kutxa Fundazioa berriz ere, entitate sustatzaile, 2020ko bigarren Euskaraldian!

Ander AizpuruaKutxa Fundazioko Zuzendaria, izan da Donostiako Euskaraldia aurkezpen ekitaldian hitza hartu duen entitate sustatzaileetako ordezkarietako bat eta Kutxa Fundazioak Euskaraldiarekin duen konpromiso irmoa adieraztearekin batera, egingo dituen ekimen berri eman du.

Batetik nabarmendu du, 2018ko Euskaraldia Kutxa Fundazioan mugarri bat izan zela. Izan ere, Kutxako gune eta esparru guztietan izan ziren ahobizi eta belarriprestak eta talde osoko parte hartzea %78a izan zen. Eta nabarmendu duenez, Euskaraldiaren aldekotasun giroa ere hauspoa izan zen Kutxa talde osoan zeharkakotasunez baina dagokion zentralitatez euskararen sustapena ere indartzeko. Adibide gisara, Kutxa Fundazioan sortu berria den Hizkuntza, Ingurumena eta Berdintasun Batzordea (HIB Batzordea) aipatu du.

2020ra begirako ekimenen berri galdetuta, Kutxa Fundazioa osatzen duten gune desberdinetan barne eta kanpo ARIGUNEAK osatzeaz gain, Kutxa Fundazioak Miramon Parke Teknologikoan duen Arbide eraikinean arigune bat abiatuko duela nabarmendu du. Izan ere, Kutxa Fundazioko Arbide Egoitza, Eureka! Zientzia Museoa eta Kutxa Ekogunea parkea Miramon Parke Teknologikoko kide dira eta Miramongo Arigune hau Parke Teknologikoko entitate eta eragile guztiei zabaldua izango da Euskaraldiak iraungo duen 15 egunen bitartean. Miramongo entitate hauek guztien arteko harremanak euskaraz gertatzeko aukera emango du ekimenak, bai arigune fisikoen bidez, eta baita, ahal bada, arigune birtualen bidez ere.

Bukatzeko, euskararen biziberritze prozesuan arlo sozioekonomikoak duen garrantzian jarri du azpimarra eta beraz, Parke teknologikoetako ariguneek ere arlo honetan akuilu lana egitea gustatuko litzaiokeela adierazi du.

Informazio gehiago: euskaraldia.eus

Bigarren Euskaraldiaren BERRIAren bideoa hemen