Hizkuntza-ekologia

ZER DA hizkuntza-ekologia?

Hizkuntza guztien berdintasunetik abiaturik, hizkuntza bakoitzaren garapen jasangarria lortzea du helburu hizkuntza-ekologiak.

Ekologiaren ikuspegia hizkuntzetara ekartzen du hizkuntza-ekologiak eta hizkuntza aniztasuna kudeatzeko eta euskara biziberritzeko paradigma berri gisara planteatzen da.

 

ZERGATIK hizkuntzekiko kezka ekologiatik?

Ekologiaren kezka hizkuntzetara muin muinetik dator, garapen jasangarriaren definizio beraren baitan dago.

Izan ere, garapen jasangarriaren hiru dimentsioak -ingurumena, gizartea eta ekonomia- bat egiten duten eremua izango da soilik, garapen eredu jasangarria.  

Gizarte edo dimentsio sozio-kulturalaren muinean kokatzen da hizkuntza eta munduko hizkuntzen garapen jasangarria helburu duen garapen eredua irudikatzen du espiralak.

Garapen eredu jasangarria - espiralaren eremua.

Egungo krisia ekonomiko-finantzieroaz gain, ezberdintasun sozial gero eta handiagoen krisia, krisi energetikoa eta klimatikoa, bioaniztasun krisia, elikadura krisian murgilduta gauden honetan, hizkuntzen krisia ere badugu.  

Egungo krisi globalaren alternatiba gisa, KULTURA eta HIZKUNTZA jasangarritasun ereduaren erdigunean kokatu behar ditugu. 

 

ZERGATIK hizkuntza-ekologia Kutxa Ekogunean?

Kultura eta hizkuntza-aniztasuna Estrategiako lan-ildoa da Hizkuntza-ekologia.

Kutxa Ekogunearen helburua KULTURA EKOLOGIKOA bultzatzea izanik,  gure hizkuntza-ekologia lan-ildoak IKUSPEGI, JAKINTZA eta PRAKTIKA ekologikoak hizkuntzeta ekartzea proposatzen du. Horretarako, euskararen eremuan eta hizkuntza aniztasunean, euskaraz kalitatez bizitzeko hizkuntza praktika ekologikoak bultzatzen ditugu.  

ZER egiten dugu Kutxa Ekogunean hizkuntza-ekologiari dagokionez?

Hizkuntza-ekologia enborrean: Organigrama

Kutxa Ekoguneko ORGANIGRAMAN, Hizkuntza eta Ingurumen politikak Zuzendaritzan kokatzen dira, erakundearen enborrean eta erdigunean. Ikusi hemen.

Hizkuntza-ekologia proiektu propioak

 

Hizkuntza-ekologia zehar lerro

Kutxa Ekoguneko gainerako estrategietan ere barneratua dugu hizkuntzaren dimentsioa:

Kontsumo jasangarria. EkoBira kontsumo jasangarriaren azoka. “Kontsumitu euskara, bertakoa, garaikoa eta ekologikoa” panelak. Topagunearekin elkarlanean.

Landa garapena. Baratze Parke Sarea proiektuan hizkuntza-ekologia irizpideak zehaztu ditugu paisaia linguistikoari dagokionez, eta baita erabiltzaileei dagokionez ere (Ekoguneko parkean, %80 euskalduna eta hizkuntza aniztasuna balioan jarrita).

Hezkuntza

  • Ingurumen hezkuntza programa: Euskaraz garatzen da. HHtik hasi eta Batxilerreraino, Hizkuntza-ekologia Ginkanak, unitate didaktikoak, bideoa eta material didaktikoa.
  • Gazte Ekoliderrak goi-mailako formazioan (18-29 urte): hizkuntza-ekologia eta lidergoa eduki tronkalak.
  • Helduentzako ikastaro motzen eskaintzan: Irizpide nagusi gisa, euskaraz edo elebitan.
  • Aisialdirako eskaintza, ekoudalekuak eta ludoteka: euskaraz
  • Ekogunean lan eta ikasketa praktikak: euskaraz. Elebidun oso izateko baldintza.

Gizarteratzea eta Komunikazioa

  • Bai Euskarari Ziurtagiria
  • Bezeroekin harremana: Euskarazko eskaintza zabala eta hizkuntza autua egiteko aukera (euskaraz edo elebitan)
  • Hornitzaileen data basea.
  • Euskarri digitaletan (web, sare sozialetan…): hizkuntza-irizpide ekologikoak
  • Prentsari begira: Eralan3 irizpideak bultzatzeko bidean
  • Gizarteratzea: EITBko Faktoria irrati saioan, hizkuntza praktika ekologikoak

 

Hizkuntza-ekologia eragile

Hizkuntza-ekologia arloan eragile eta parte hartzaile gara:

 

Euskararen aldeko beste eragileen eta ekimenen sustapena

Hizkuntza-ekologiarekin lotura duten proiektuen babesa. Kutxa Fundazioak 2016an egindako deialdian lagundutako erakundeak:

PRENTSAN

- Bai euskarari ziurtagiria

- Badu bada erakusketa

- Hizkuntza-ekologia jardunaldiak Oarsoaldean: Balorazioa

- ZUBIDEIAK gune irekia

INFORMAZIO OSAGARRIA

- Elkarrizketa Itsaso Olaizolari, Hizkuntza-ekologiaz

- Lurraldea eta Hizkuntza. Erronkak & Tresnak II jardunaldiak (25.minututik aurrera Hizkuntza-ekologia hizpide)