Haur Parkea

Kutxa Ekoguneko Haur Parkea 0-11 urte bitarteko haur eta hauen familientzako aisia espazioa da. Pedagogia berdeko irizpideetan oinarritua dago, hau da naturarekin interakzioa bilatzen duen espazioa da eta horregatik egiturek gure paisaia irudikatzen dute. Jostailuak material naturalez eginda daude eta espazioa garbia da, toxikorik gabea. Helburu ludikoarekin batera mezu ekologikoa zabaltzen da eta jolas librea naiz sinbolikoa (autonomia, auto-estimua, gidatu gabeko jolasa), entzute aktiboa eta Montessori bezalako autoreen pedagogiak bultzatzen ditu.

 

Jolas librearekin batera gidatutako tailerrak ere eskaintzen dira eta urtebetetzeak eta bestelako festak antolatzeko aukera ere badago.

Haur parkean jolas aretoaz gain, produktu eta jostailu jasangarriak topatuko dituzuen denda bat dugu eta familiak ederki egoteko kafetegi bat terraza estaliarekin.

Gehienezko edukiera: 280 pertsona

Ikusi Haur Parkeko eskuorria irudian sakatuta

 

ZERBITZUAK

 

ARAUDIA

  • Jolas eremua 0-11 urteko haurrek erabiliko dugu.
  • Gehienez bi heldu sartuko gara haur bakoitzeko. 
  • Helduak ezin dira haur gabe sartu.
  • 3 urte baino gutxiagoko haurrak heldu batekin sartuko gara.
  • Zapata gabe sartuko gara, galtzerdiak jantzita. 
  • Jolas eremuan ezin da ez jan ez edan.
  • Jolas eremuan mugikorra ezin da erabili.
  • Espazioa eta jostailuak zaindu eta txukun mantenduko ditugu.
  • Jostailuak ezin dira jolas eremura sartu ez eta bertatik atera ere.
  • Hezitzaileak errespetuz jokatzen ez duten haurrak kaleratzeko eskumena izango du. 
  • Haurren ardura parkera eraman duen pertsonarena da.

ORDUTEGI BERRIA

  • Ostiralak: 16:00-20:00
  • Larunbat, igande eta jaiegunak: 10:30-20:00

EGUTEGIA

SALNEURRIA

  • Goizak: 6€ 10:30-16:00
  • Arratsaldeak: 7€ 13:30-20:00
  • Egun osoa: 8€ 10:30-20:00
  • Ostiralak: 6€ 16:00-20:00

*Sarrera 6 hilabetetik gorako haurrek ordaintzen dute.

*Familia ugariek euro bat gutxiago ordainduko dute ordutegi tarte bakoitzean.

EKIREN LAGUNA BAZKIDE TXARTELA - PREZIO BERRIAK!

  • Urte osoko bonoa: 85€ 75€
    • 2 haur: 129€ 115€
    • 3 haur: 149€ 135€

EGIN ZAITEZ BAZKIDE

 

ARGAZKI GALERIA