Haurrentzako ekintzak

Kontsultatu zuretzat prestatu ditugun jarduerak.

URTARRILA

IPUIN KONTAKETA: 'Zoriontsu izateko errezeta'

Haur Parkeaz gozatzeaz gain ipuin kontaketa laburra eskainiko dugu haurrek gai desberdinak, ereduak, sormena landu ditzaten. Baita liburua jolas elementu bezala bultzatzeko ere.

Nik nagusitan sukaldaria izan nahi dut, munduan diren errezeta gozoenak prestatzen dituen nire aitona bezalakoz. Nire errezeta gustukoena denen artean sekretuena da; izan ere, nire aitonak zoriontsu izateko errezeta ezagutzen du.

NOIZ: 2020/01/04, larunbata | 11:30   NON: Kutxa Ekoguneko Haur Parkea  NORENTZAT: 2-11 urte

Hizkuntza: euskara / Prezioa:  Doan, Haur Parkeko sarrerarekin

IPUIN KONTAKETA: 'Txori baten portreta egiteko'

Haur Parkeaz gozatzeaz gain ipuin kontaketa laburra eskainiko dugu haurrek gai desberdinak, ereduak, sormena landu ditzaten. Baita liburua jolas elementu bezala bultzatzeko ere.

Liburu hau Jacques Préverten poema ederrenetarik bat, 1943an idatzia. Prévertek argibideak ematen dizkio gazte bati txori baten erretratua egiteko, bere txioak leihoan entzutean esnatu ondoren.

NOIZ: 2020/01/11, larunbata | 11:30   NON: Kutxa Ekoguneko Haur Parkea  NORENTZAT: 2-11 urte

Hizkuntza: euskara / Prezioa:  Doan, Haur Parkeko sarrerarekin

IPUIN KONTAKETA: 'Cosimoren katiuskak'

Haur Parkeaz gozatzeaz gain ipuin kontaketa laburra eskainiko dugu haurrek gai desberdinak, ereduak, sormena landu ditzaten. Baita liburua jolas elementu bezala bultzatzeko ere.

Cosimok zuhaitz batean eraiki du etxola, eta hortik inguruari erreparatzen dio.

NOIZ: 2020/01/18, larunbata | 11:30   NON: Kutxa Ekoguneko Haur Parkea  NORENTZAT: 2-11 urte

Hizkuntza: euskara / Prezioa:  Doan, Haur Parkeko sarrerarekin

IPUIN KONTAKETA: 'Hartz zaharraren sekretua'

Haur Parkeaz gozatzeaz gain ipuin kontaketa laburra eskainiko dugu haurrek gai desberdinak, ereduak, sormena landu ditzaten. Baita liburua jolas elementu bezala bultzatzeko ere.

Basoan egiten dute topo Bele Andreak eta Hartz Zaharrak, ugaztuna neguko lozorrotik atera berri, sekretu bat non ezkutatu duen gogoratu ezinean dabilela. Misterioz inguraturik dago narrazio-lan eder hau, non natura pertsonaia bat gehiago den.

NOIZ: 2020/01/25, larunbata | 11:30   NON: Kutxa Ekoguneko Haur Parkea  NORENTZAT: 2-11 urte

Hizkuntza: euskara / Prezioa:  Doan, Haur Parkeko sarrerarekin

IPUIN ANTZEZTUA: 'El viaje de Kamishibai'

Begiak zabalik dauzkagu, baina benetan ikusten dugu? Mattin ilustratzaileak SEO/BirdLife-rekin batera Kutxa Fundazioaren laguntzarekin sortutako ipuin honekin, gure inguruan gertatzen dena ikusteko modu berri bat ikasiko dugu.

Proposamen original honek jatorri japoniarreko Kamishibai (paperezko antzerkia) teknika narratibo-grafikoa erabiltzen du naturaren balioak hegaztien bidez ezagutarazteko.

NOIZ: 2020/01/26, igandea | 12:00   NON: Kutxa Ekoguneko Haur Parkea  NORENTZAT: 2-11 urte

Hizkuntza: euskara / Prezioa:  5 € / haurra