Urtebetetze festak

Zatoz Ekoguneko Haur Parkera zure urtebetetzea ospatzera!

Osatu 12 laguneko taldea eta etorri gure Haur Parkera zure urtebetetzea ospatzera!

Oinarrizko urtebetetzea

Askaria + Aurpegia margotu+ Haur Parkea

OSTIRALA
12€
LARUNBATA, IGANDE ETA JAIEGUNA
13€

Urtebetetze berezia

Askaria + Eskulana/Jolasa + Aurpegia margotu + Haur Parkea

OSTIRALA
14€
LARUNBATA, IGANDE ETA JAIEGUNA
15€

Erreserba egin

* Prezioak haur bakoitzeko

* Ekiren bazkide bazara, %50eko deskontua!

Zatoz Ekoguneko Haur Parkera zure urtebetetzea ospatzera!

Gonbidapena bidaliko dizugu etxean inprimatu eta lagunen artean banatzeko!

Zure festan bertako askari ekologiko goxoa jan eta primeran pasako duzu.

Haur Parkean jolasteko eguneko sarrera mugagabea izango duzu.

Festan zuekin hezitzaile bat izango da.

Jatekoa! Ekologikoa eta bertakoa

  • Palomitak eta patatak (Sarriegui)
  • Garaiko fruta edo gozoa (gailetak edo magdalenak)
  • Sandwich 1 haur bakoitzeko (3 osagaietatik: york urdaiazpikoa, kakao-krema eta txorizoa 2 aukeratu daitezke. Sandwichak triangelutan mozten ditugu, beraz haur bakoitzak bi triangelu hartu ditzake baikotza osagai desberdin batekoa)
  • Mahala etxeko jogurtak ( zaporezkoak edo naturalak)
  • Laranja eta sagar zukuak (biak edo bat aukeratu)
  • Ura

* Alergiaren bat baduzu kontsultatu.

Askariko menutik kanpo

  • Bizkotxoa naturala edo txokolatezkoa: 20€/12 razio
  • Patata tortila: 11€ 8/10 razio
  • Gazta edo hestebete ohola: erdia 7€ / osoa 12€

* Alergiaren bat baduzu kontsultatu.

Oharrak

  • Ordainketa Haur parkera iristean eta festako gelara igo aurretik egin beharko da ordainketa bakarrean.
  • Gutxieneko taldea 12 haur eta gehienekoa 30.
  • 4 urtetik gorako haurrak
  • Erreserba egiteko azken eguna festa aurreko ostirala izango da.
  • Ordainketa: iristean Haur parkeko sarreran egin beharko da ordainketa bakarrean.
  • Etortzen ez den haur bakoitzeko 6,5€ ordainduko dira.
  • Festa ospatzen ari den gelan gehienez bi guraso egon ahal izango dira aldi berean.
  • Festaren iraupena ordu bat eta erdikoa izango da gehienez.
  • Azken momentuan haurren bat batzen bada dagokiona ordaindu beharko da, nahiz eta janari gehigarrik ez izan.
  • Ezin da kanpoko janaririk ekarri.

Gurasoentzat ikastaroak

Haurrak urtebetetze festan dauden bitartean gurasoek ikastaro bat egin nahi duzue? Kontsulta ezazu gure kartarako ikastaro zerrenda zabala.