Gazte ekoliderrak

Gazte ekoliderrak programaren 5.edizioko irudia.

18-30 urte bitarteko gazteak ingurumena, jasangarritasuna eta lidergo gaietan formatzeko trebakuntza da. Helburu nagusia Gipuzkoan jasangarritasunaren alde gogoz arituko den gazte sare formatu eta aktiboa sortzea da.

Proiektu hau Kutxak Ekoguneak jasangarritasunaren alde eta gazte lidergoaren alde egiten duen apustuaren ondorioetako bat da. Trebakuntza eskaintzan esparru anitzetako unibertsitateko irakasleak, erakundeetako ordezkariak, profesionalak, elkarteak, adituak, aktibistak, mendizaleak eta bestelakoek parte hartzen dute, garapen jasangarria eta lidergoa ikuspuntu ezberdinetatik landu ahal izateko.

Gazte Ekoliderrak proiektua hiru hitzetan labur daiteke, Trebatu-Ekin-Izan eta hitz bakoitzaren baitan fase bat dago:

Trebatu: Lehenengo fasea trebakuntza aldia da. Aukeratutako gazteak  jasangarritasuna eta lidergo trebakuntzari ekingo diote.

Ekin: Bigarren fasea ekintza aldia izango da, hau da, trebakuntzan zehar ikasitakoa praktikara eramateko garaia. Horretarako, besteak beste, partaideek tokiko proiektu bat garatu eta ezagutzera eman beharko dute.

Izan: Bi aldi hauen ondoren, partaideak Gazte Ekoliderrak sarearen kide aktiboak izatea espero da.

Bost edizio izan dira Gazte ekoliderrak programan. Irakurri 2010-2015 urteen arteko memoria jarraian dagoen irudian sakatuta.

Sartu Gazte Ekoliderrak webgunean