Historia

Zabalegi nekazaritza eskola 70ko hamarkadan.

Zabalegi Nekazaritza eskolan dago Kutxa Ekogunearen jatorria. 50eko hamarkadaren amaieran sortu zuten nekazaritza eta abeltzaintzako trebakuntza-zentro bat izateko beharra zegoela jabetuta. Urte askoan, eskolak Gipuzkoako baserritarrentzako hainbat trebakuntza- eta sustapen-ekintza garatu zituen modu paraleloan.

Egun, Kutxa Ekogunea proiektuak kontuan hartu du jasangarritasunaren eta ekologiaren kontzeptuak azken urteetan garatu duen bilakaera. Egitasmo berri honen filosofiari jarraituz, hezkuntza eta trebakuntza, aisialdi aktiboarekin bateratu nahi da.

Zabalegi nekazaritza eskolako ikasle ohiak urteroko topaketan.