Neguan natura lozorroan sartzen da. Animaliak gordelekuetan sartzen dira eta lasaitasuna da nagusi. Baina neguan ere asko dugu ikasteko eta Kutxa Ekogunean ez dugu hibernatzen!
Etorri gure Negulekuetara, naturak erakusteko asko du-eta. Goizero lozorroan sartuko gara gu ere eta gure gordelekuan ipuina kontatu, poliki-poliki esnatzeko. Animaliek hotza gainditzeko zein estrategia erabiltzen duten ikasiko dugu, lagun berriak egin eta ahaztuko ez ditugun abenturak bizi. Eguraldi hotza, neguaren bihotza!
Adina: 3-11 urte
Datak:
- Lehen txanda: 2019ko abenduaren 23, 24, 26 eta 27
- Bigarren txanda: abenduaren 30, 31 eta urtarrilaren 2, 3
Ordutegiak eta prezioak:
9:30-13:30
Zerbitzu gehigarriak:
- Zaintza: 8:00-9:30
- Bazkaria: 13:30-15:00
Negulekuak | 9:30-13:30 | Zaintza | Bazkaria |
Txanda bat | 60 € | 15 € | 24 € |
Bi txandak | 95 € | 25 € | 42 € |
Deskontuak:
- 7% Gaztedi bezeroentzat (Gaztedi Plan edo kontua dutenak Kutxabank-en), familia ugari edo monoparentalentzat
- 10% Eki txartela duten haurrentzako, eta Miramongo Parke Teknologikoko langileentzat
Hizkuntza: euskara
Programa: kontsultatu hemen jardueren programa
Izen-emateak: 2019ko azaroaren 1etik aurrera
Oharrak:
- Hezitzaile batek autobusez etorriko diren haurrak lagunduko ditu. Kutxa Ekogunera iristen den autobusa G1 Hernani-Aiete-Donostia da. G1 autobusean Donostiako Okendoko geltokitik 9:00etan ateratzen da (haurrak 8:45etan bertan egon behar dute). Eguerdian, bueltan, haurrak leku berean jasoko dira 13:45etan. Haur bakoitzak bere txartelarekin ordainduko du bidaia.