Tailerrak eta aisialdia

OTSAILA
(Inauteriak)

IPUIN KONTAKETA: 'Piztia maiteak. Egia harrigarria'

Haur Parkeaz gozatzeaz gain ipuin kontaketa laburra eskainiko dugu haurrek gai desberdinak, ereduak, sormena landu ditzaten. Baita liburua jolas elementu bezala bultzatzeko ere.

Armiarmak beldurgarriak dira; arantzurdeak, izugarriak; saguzarrak, zatarrak oso. Bai? Hala ote benetan? Liburu berezi honetan, piztia txundigarri hauek sorrarazten diguten lehen irudipenaz harago begiratzera gonbidatzen zaigu. Izan ere, hobe genuke piztiak epaitzen hasi baino lehen haien bizimodu betea eta zoragarria ezagutu.

NOIZ: 2020/02/1, larunbata | 11:30   NON: Kutxa Ekoguneko Haur Parkea  NORENTZAT: 2-11 urte

Hizkuntza: euskara / Prezioa:  Doan, Haur Parkeko sarrerarekin

IPUIN KONTAKETA: 'Emozioak nonahi!'

Haur Parkeaz gozatzeaz gain ipuin kontaketa laburra eskainiko dugu haurrek gai desberdinak, ereduak, sormena landu ditzaten. Baita liburua jolas elementu bezala bultzatzeko ere.

Animaliak protagonista dituzten egoera desberdinen bidez, oinarrizko emozioak aurkezten dira.

NOIZ: 2020/02/8, larunbata | 11:30   NON: Kutxa Ekoguneko Haur Parkea  NORENTZAT: 2-11 urte

Hizkuntza: euskara / Prezioa:  Doan, Haur Parkeko sarrerarekin

DINAMIZAZIO EKINTZA: 'Euskal Herriko animalien festa erraldoia'

Festa erraldoi bat egingo dugu Euskal Herriko leku ezberdinetatik etorritako animaliekin: astoak, azeriak, txerriak, oilarrak Bai! Iritsi da momentua! Prest zaude zu! Prest nago ni! Prest daude gure lagun berriak! Prest daude gurasoak! Eta animaliak?

NOIZ: 2020/02/9, igandea | 17:00-18:00   NON: Kutxa Ekoguneko hainbat gunetan  NORENTZAT: 3-11 urte

Hizkuntza: euskara / Prezioa:  5 €

IPUIN KONTAKETA: 'Altzoko Handia eta Kutixiren amona'

Haur Parkeaz gozatzeaz gain ipuin kontaketa laburra eskainiko dugu haurrek gai desberdinak, ereduak, sormena landu ditzaten. Baita liburua jolas elementu bezala bultzatzeko ere.

Migel Joakin Eleizegi, gigantismo gaixotasuna izan zuen gazteak, 2 metro eta 41 zentimetro neurtzera iritsi zen. Altzoko Handia deitzen zioten, herri hartan jaioa baitzen, eta bera izango da istorio honen protagonista.

NOIZ: 2020/02/15, larunbata | 11:30   NON: Kutxa Ekoguneko Haur Parkea  NORENTZAT: 2-11 urte

Hizkuntza: euskara / Prezioa:  Doan, Haur Parkeko sarrerarekin

IPUIN KONTAKETA: 'Lehoiaren maskara'

Haur Parkeaz gozatzeaz gain ipuin kontaketa laburra eskainiko dugu haurrek gai desberdinak, ereduak, sormena landu ditzaten. Baita liburua jolas elementu bezala bultzatzeko ere.

Gau batean, Leon aita zurgina ikustera joan zen, eta maskara arin bat agindu zion, luma bat bezalakoa, hotza, gorrotoa bezalakoa, eta gorria, haserrea bezalakoa. Ipuinak kritika egiten die beren bizitzan bizi diren guztiei, besteek haiengandik espero dutenaren arabera. 

NOIZ: 2020/02/22, larunbata | 11:30   NON: Kutxa Ekoguneko Haur Parkea  NORENTZAT: 2-11 urte

Hizkuntza: euskara / Prezioa:  Doan, Haur Parkeko sarrerarekin

IPUIN ANTZEZTUA: 'Elmer: mozorroa aldatuz', Saioa Aizpuruarekin

Elmer koloretako elefantea da, gainerako elefanteak ez bezalakoa. Sinestezina dirudien arren, mila koloreko elefantea da: berdea, urdina, zuria, arrosa, horia... eta inor ez da barre egiten berak bezala.

Ipuin antzeztu honekin desberdintasunekiko eta aniztasunarekiko errespetua landuko dugu: denok gara desberdinak, denok gara berdinak.

NOIZ: 2020/02/23, igandea | 12:00-13:00   NON: Kutxa Ekogunea  NORENTZAT: 3-11 urte

Hizkuntza: euskara / Prezioa:  5 €

IPUIN KONTAKETA: 'Dantzariak falta dira'

Haur Parkeaz gozatzeaz gain ipuin kontaketa laburra eskainiko dugu haurrek gai desberdinak, ereduak, sormena landu ditzaten. Baita liburua jolas elementu bezala bultzatzeko ere.

Prima Pavlova eta bere dantzarien ikuskizunaren estreinaldia da. Denak han egongo dira, baina antzezpena hasi baino lehentxeago dantzariak desagertu egin dira. Banan-banan aurkitu beharko dira, funtzioa hasi ahal izateko. 

NOIZ: 2020/02/29, larunbata | 11:30   NON: Kutxa Ekoguneko Haur Parkea  NORENTZAT: 2-11 urte

Hizkuntza: euskara / Prezioa:  Doan, Haur Parkeko sarrerarekin

MARTXOA
(Ura)

IPUIN KONTAKETA: 'Euria egin ondoren'

Haur Parkeaz gozatzeaz gain ipuin kontaketa laburra eskainiko dugu haurrek gai desberdinak, ereduak, sormena landu ditzaten. Baita liburua jolas elementu bezala bultzatzeko ere.

Elkartasuna zailtasunei aurre egiteko kemena eta gauzetan oinarritzen ez den zoriontasunaren bilaketa ageri dira liburu honetan.

NOIZ: 2020/03/7, larunbata | 11:30   NON: Kutxa Ekoguneko Haur Parkea  NORENTZAT: 2-11 urte

Hizkuntza: euskara / Prezioa:  Doan, Haur Parkeko sarrerarekin

DINAMIZAZIO EKINTZA: 'Ispil eta bere bidaia'

Ispil hodei erraldoi batetik behera erori den ur tanta da eta Kutxa Ekogunean zehar dabil galduta. Lagundu al diguzu Ispil topatzen?

Martxoan Uraren Eguna ospatzen dugula aprobetxatuz, zatoz familiarekin dinamizazio ekintza dibertigarri honetan parte hartzera.

NOIZ: 2020/03/8, igandea | 17:00-18:00   NON: Kutxa Ekoguneko hainbat gunetan  NORENTZAT: 3-11 urte

Hizkuntza: euskara / Prezioa:  5 €

IPUIN KONTAKETA: 'Ur azpian - lurraren azpian'

Bidaia zoragarri bat proposatzen digute autoreek, gure begietatik ezkutatuta dauden eta itsasoaren azpian eta sakonean dauden lekuetara eramango gaituena.

Irudi ikusgarrien bidez, Hego Afrikako urre-meategietan edo sumendietan barneratuko gara, isopodo erraldoia edo hiru metroko lur-zizare harrigarriak ezagutuko ditugu. Eta gauza asko ikasiko ditugu, hala nola munduko metrorik sakonena zein herrialdetan dagoen, edo nor izan ziren lehen urpekariak.

NOIZ: 2020/03/14, larunbata | 11:30   NON: Kutxa Ekoguneko Haur Parkea  NORENTZAT: 2-11 urte

Hizkuntza: euskara / Prezioa:  Doan, Haur Parkeko sarrerarekin

IPUIN KONTAKETA: 'Grizzly birusa'

Lore Musutxok dohain bitxi bat du: doministiku egiten duen bakoitzean, Grizzly hartz bat bere sudurretik ateratzen da. Loreren arazoa konpainiako hartz-fabrikako zuzendariari baino ez zaio komeni. Hark etxeratu eta mundu osoan saltzen ditu, eta horregatik irabazten du Loreren adiskidetasuna: etengabe doministiku egiteko eta dirutza handia pilatzeko.

Baina, halako batean, Lorek utzi egin dio doministiku egiteari, eta konturatu da zuzendariak interesa besterik ez duela mugitzen eta ez dela benetako laguna: hartzik gabe, bere adiskidetasuna ez zaio interesatzen. Orduan, zuzendariaren atzetik dabiltzan kaiman bihurtzen dira haren malkoak.

NOIZ: 2020/03/21, larunbata | 11:30   NON: Kutxa Ekoguneko Haur Parkea  NORENTZAT: 2-11 urte

Hizkuntza: euskara / Prezioa:  Doan, Haur Parkeko sarrerarekin

IPUIN KONTAKETA: 'Euria ari duenean'

Normalean, hodeiak eta euria tristeziarekin eta umore txarrarekin lotzen dira, baina, hemen, baikortasunerako eta fantasiarako ate dira: kalean nahasten diren koloretako euritakoak, hezetasuna ospatzen duten barraskiloak, berriz berdatzen diren arbolak... Festa dira egun euritsuak.

Liburuari poza dario, eta garbi dago gonbita: eguraldia txarrean eta nekeetan, irria ezpainetan.

NOIZ: 2020/03/28, larunbata | 11:30   NON: Kutxa Ekoguneko Haur Parkea  NORENTZAT: 2-11 urte

Hizkuntza: euskara / Prezioa:  Doan, Haur Parkeko sarrerarekin

IPUIN ANTZEZTUA: 'UR: erori nahi ez zuen tanta', Elene Lopezekin

Euriaren jokorako gonbidapena da hau, munduari "euria egiten" digun bizitzaren jokora eta itsasora eramango gaitu.

NOIZ: 2020/03/29, igandea | 12:00-13:00   NON: Kutxa Ekogunea  NORENTZAT: 3-11 urte

Hizkuntza: euskara / Prezioa:  5 €

EKOBERMUTA SOLASALDIAK: 'Baratzuri zoparen filosofia' | Imanol Zubeltzu

Ohitura iraunkorrei buruzko eguneroko esperientziak partekatzeko sortu da programa hau. Hilabetero eguneroko bizitzan praktika jasangarriak egiten dituzten pertsonen istorioak aurkeztuko dira.

Bai jaietako ordu txikietan, bai ekonomia txikitako garaietan baratzuri zopa izan dugu plater preziatuena. Herri eta Kultur bakoitzak ditu bereak: denak osasuntsu, denak goxo eta denak jasangarriak. Jangai xahuketa aprobetxatu eta bertako belar eta sobratutako puxkaz baliatuta sortu dira sukaldaritza artea bihurtzen duten platerrak: Italiko pizzak eta espagetiak, Galiziako enpanadak, kroketak, entsalada freskoak eta zopa beroak.

Imanol Zubeltzu (Tolosa, 1995) Basque Culinary Center-eko irakaslea da.

NOIZ: 2020/03/29, igandea | 12:30   NON: Kutxa Ekogunea (terraza)  NORENTZAT: + 18 urte

Hizkuntza: euskara / Prezioa:  doan