Udaberrilekuak | bertan behera


Udaberria iritsi da Kutxa Ekogunera eta honekin batera Udaberrilekuak!

Neguko lozorrotik lurra esnatu egin da eta uzta jasotzeko garaian gaude. Udaberria, uzta eta gu, hiruren arteko loturak biziko ditugu. Erleen lagun egingo gara, uzta potetan sartuko dugu, gure elikadurak planetan duen eragina aztertuko dugu, soberakinekin konposta sortuko dugu…

Oporraldi ezberdin bat igaro nahi baduzu, zatoz programa bizi, hezitzaile eta dibertigarriaz gozatzera naturaren erdian! Udaberria esnatu egin da!

IZEN-EMATEAK
2020ko martxoaren 2tik aurrera
Izena eman HEMEN

Adina: 3-12 urte

Txandak:

  • 1. txanda: 2020ko apirilak 6-8
  • 2. txanda: 2020ko apirilak 14-17
  • 1. txanda + 2. txanda: 2020ko apirilak 6-17

Ordutegiak eta prezioak:

9:30-13:30

Zerbitzu gehigarriak:

  • Zaintza: 8:00-9:30
  • Jangela: 13:30-15:00/16:00
Udaberrilekuak 9:30-13:30 Zaintza Jangela
Lehenengo txanda (3 egun) 52 € 12 € 20 €
Bigarren txanda (4 egun) 65 € 16 € 26 €
Bi txandak (7 egun) 97 € (*) 25 € (*) 43 € (*)


Deskontuak:

  • %7a Gaztedi bezeroentzat (Gaztedi Plan edo kontua dutenak Kutxabank-en), familia ugari edo monoparentalentzat.
  • %10a Eki txartela duten haurrentzako, eta Miramongo Parke Teknologikoko langileentzat.
  • (*) Prezio hauetan deskontua aplikatuta dago jada.

Hizkuntza: euskara

Oharrak:

  • Hezitzaile batek autobusez etorriko diren haurrak lagunduko ditu. Kutxa Ekogunera iristen den autobusa G1 Hernani-Aiete-Donostia da. G1 autobusean Donostiako Okendoko geltokitik 9:00etan ateratzen da (haurrak 8:45etan bertan egon behar dute). Eguerdian, bueltan, haurrak leku berean jasoko dira 13:45etan. Haur bakoitzak bere txartelarekin ordainduko du bidaia.
  • Erreserba berdinean anai-arreben izen-ematea gauzatu daiteke bakarrik eta bi haurrek zerbitzu berdina aukeratu badute.