Udalekuak eta ludoteka

Abuztuan, Ludoteka sentsoriala (3-6 urte) eta Naturaventura (7-10 urte). Izena eman!

Natura bizitzeko eginak gaude!

Aurtengo udaleku eta ludotekan gure sustraietara bueltatuko gara, natura bizitzeko eginak gaudenez, naturan barneratuko gara eta gure zentzumenak aktibatu!

3-6 urte bitarteko txikienei Ludoteka sentsoriala prestatu dizuegu aurten, Ekogunea bost zentzumenekin goza dezazuen. Errekan ura arakatu, naturaren usaina aditu, zorroztu belarriak eta entzun gure txerrien kurrinkak, dastatu gure baratzak eta ikusiko duzue zein ondo pasako dugun elkarrekin!

Eta 7-10 urtekoentzako Udalekuetan aurten Naturabentura! Jolas kooperatiboak, eskulanak, irteerak Ekoguneko gune ezberdinetara, abeletxeko animaliak ezagutu, baratzezain bihurtu… elkarrekin biziko al ditugu abentura hauek? Gainera, ingurumen kontzientzia landuko dugu egiten ditugun jarduera guztietan, gure gaztetxoak naturaren zaindari bihur daitezen!

Adina: 3-10 urte

Datak:

  • ekainaren 24tik irailaren 6 arte, 4 edo 5 eguneko asteak
  • 4 eguneko asteak uztailaren 25a, 31a eta abuztuaren 15a jaiegunak dutenak dira

Ordutegia eta prezioak:

  • 9:30-13:30
  • Zaintza (8:00-9:30) eta bazkari (13:30-15:00) zerbitzuak eskainiko dira
  • Prezio murriztuak daude:
    %7a Gaztedi bezeroentzat (Gaztedi Plan edo kontua dutenak Kutxabanken), familia ugari edo monoparentalentzat.
    %10a Eki txartela duten haurrentzako eta Miramongo Parke Teknologikoko langileentzat.

Udalekuak eta ludoteka (3-10 urte)

9:30-13:30

Zaintza

Bazkaria

4 eguneko astea

60 €

15 €

24 €

5 eguneko astea

70 €

18 €

30 €


Oharrak:

  • Hezitzaile batek autobusez etorriko diren haurrak lagunduko ditu. Kutxa Ekogunera iristen den autobusa G1 Hernani-Aiete-Donostia da. G1 autobusean Okendoko geltokitik 9:00etan ateratzen da; haurrak 08:45etan bertan egon behar dute. Eguerdian, bueltan, haurrak leku berean jasoko dira 13:45etan. Haur bakoitzak bere txartelarekin ordainduko du bidaia.
  • Erreserba berdinean anai-arreben izen-ematea gauzatu daiteke bakarrik eta bi haurrek zerbitzu berdina aukeratu badute.

2019ko IZEN-EMATEAK
Izena eman