Lurra
deika ari
zaizu.

PARTAIDEAK

Lurra planeta ozen ari da mezua helarazten.
Gizartea kezkatuta dago. Etorkizun jasangarria lortzea premiazko erronka da.

Egoera honen aurrean, lidergoari heltzeko prest dauden gazteak ezinbestekoak dira.
Eta gu, zuen bila gabiltza.

Izan zaitez Ekoliderra.
Erantzun lurraren deiari.

Jasangarritasunean trebatu. Aldaketa sustatzeko prestatu. Izan zaitez Ekoliderra.

Gazte Ekoliderrak jasangarritasunean eta eraldaketarako lidergoan oinarritzen den formakuntza eta bizitza ibilbidea da. Gazteak gizarte eraldaketaren sustatzaile izatea nahi dugu. Aktibista izatea. Ekolider bilakatzea.

Nola egingo dugu?

Trebatu

Jasangarritasunaren ezagutzan sakondu ikuspegi holistikotik eta lidergo-konpetentziak eskuratu.

Ekin

Ekiteko ahaldundu, ideiatik ekintzetara pasatzeko ikasitakoa praktikara eraman.

Izan

Ekolider sarearekin bat egin. Kontzientzia, pentsamendu kritikoa eta enpatia landu, partaideak gizarte eragile bihurtu daitezen.

Zu izango al zara 30 gazte ekoliderretako bat?

Guztira 30 gazteek izango dute Gazte Ekolider izateko aukera. Jasangarritasunean trebatu eta aldaketarako prestatu nahi baduzu, eman izena eta izan zaitez eratzen ari garen sarearen parte. Formazio ibilbide hau, gainera, aukera ezinhobea izango da zu bezalako gazte aktiboekin konektatu eta erakunde zein pertsona ekintzaileak ezagutzeko.

Formakuntza Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak, Kutxa Fundazioak eta UPV/EHUko Uda Ikastaroak Fundazioak bekatuta dago % 80an.

Formazioaren prezioa:
2130 €

Ordainduko duzuna:
390 €

Parte-hartzeko baldintzak:

  • 18 eta 30 urte tarteko gazteak
  • Pertsona elebidunak: euskaraz ulertzea.
  • Saioen %80ra etortzeko ahalmena.
PARTAIDEAK

Programa ezagutu

programa ikusi

2023
Urtarrila > Ekaina

Gazte Ekoliderrak formazio-ibilbidean zehar talde koordinatzaile eta tutoreen etengabeko jarraipen eta aholkularitza izango dituzu. Formakuntza horrela antolatu dugu:

01

Aurrez-aurreko saio eta topaketak

  • Egun eta erdiko 3 egonaldi
  • 3 orduko 7 saio presentzial

02

Online saioak

  • 15 zuzeneko/aurrez grabatutako saio
  • Hitzaldiak, ariketak eta sakontzeko baliabideak
  • Online komunitatean eztabaidak

03

Banakako lanketa

  • Ariketak (learning by doing)
  • Proiektuaren garapena
  • Garapen pertsonalerako hausnarketa

Zertan trebatuko
zara?

Zalantzarik duzu? Jar zaitez gurekin harremanetan!

Aukera ez galtzeko arrazoi gehiago…

Kredituak eskuratu

UPV/EHUko Udako Ikastaroen Fundazioak (UIK) akreditatua, zure profil prozesionala sendotuz. 4 kredituko ECTS balioa.

Esperientziak bizi

Egitarautik kanpo ekintzara bideratuta dauden jarduera ezberdinetan borondatez parte hartzeko aukera.

Kontaktuak egin

Gipuzkoako Foru Aldundiko GK Recycling eta GK Green Fashion clusterrekin eta Kutxa Fundazioko talentuaren programekin saretua.

Irakasle taldea

Unibertsitateko irakasleak, aktibistak, elkarteak, erakundeetako ordezkariak, adituak, mendizaleak… Hezitzaile talde anitzari esker, jasangarritasuna eta lidergoa ikuspuntu ezberdinetatik landuko dugu.

Nolakoa izan zen iazko parte-hartzaileen esperientzia? Entzun haien testigantzak

Aurreko edizioetako informazioa kontsultatu nahi duzu?

Info +

Etorkizuna gaurko erabakiek eta ekintzek zehaztuko dute. Izan zaitez eraldaketaren parte aktiboa. Izan zaitez Ekoliderra.

PARTAIDEAK