
Baratze eremua udalerriaren iparraldean dago kokatuta, Belostegi auzoan. Parkeak tren karrila eta N1 errepidea ditu albotara eta hegoaldean Auzo Txikiko etxebizitzak. Orotara 4000 m2-ko azalera du parkeak eta eremu laua dela esan genezake.
Etxola eremuaren erdigunean kokatzen da eta bertatik irteten dira lur-sailetara doazen bidexkak. Etxola biltegi eta aldagela bezala antolatuta dago. Ureztatzeko uraskak eta auzokonposta egiteko gunea ere baditu Alegiko Baratze Parkeak. Partzela batzuk amankomunean dituzte baratzekideek: bertan, fruitu txikiko zuhaixkak landatu dira edo eremu gehiago eskatzen duten sasoiko beste landaketak egiteko erabiltzen dira (kuia, e.a.).
- Martxan noiztik
- 2013/05/17
- Arduraduna
- Alegiko Udala: 943 653 016
- Lursail kopurua
- 44 (60 m2-koa bakoitza)
- Ustiapen denbora
- 4 urte
- Ekipamenduak
-
Aldagela
Biltegia
Uraskak
Iturriak
Aulkiak
Konpostagunea
Arben gunea
Frutarbolak
Lursail komunitarioak
Informazio gehiagorako