
Irungo mendebaldean dago kokatuta Irungo Baratze Parkea, Anaka auzoan, Letxunborro eta Puiana hiribideen artean hain zuzen. 4.500 m2-ko azalera du eremuak, gerora zabaltzeko aukera duena ere.
Bost etxola daude eremuan banatuta, guztiak biltegi eta aldagela bezala erabiltzeko. Uraskak eta auzokonposta egiteko gune zabal bat ere badu.
- Martxan noiztik
- 2017/02
- Arduraduna
- Irungo Udala: 943 505152
- Lursail kopurua
- 76 (30 m2-koak denak, behar bereziak dituzten 2 partzela izan ezik)
- Ustiapen denbora
- 4 urte
- Ekipamenduak
-
Aldagelak
Biltegia
Uraskak
Iturriak
Konpostagunea
Informazio gehiagorako