Animalien artean esperientzia eder bat bizi nahi? Etxekoekin, lagunartean, taldean, bikotearekin, zu zeu bakarrik...
Edonork gozatzeko moduko bisitak eta jarduerak prestatu ditugu. Animaliekin hartu-emanak onura ugari ekartzen dizkigula frogatua dago. Zatoz aske bizi diren animalien artera: antzar, ahate, oilo, untxi, akuri, ardi eta katuen artera!
- Adina: Publiko orokorra
- Datak: ekainaren 22tik irailaren 12ra arte
- Jarduerak:
-Abereen artean bisita. Egunero (astelehenetik igandera): 11:30-12:45.
-Abereen artean, goazen lotara! Astearte eta ostegunero: 17:30-18:45. Talde txikitan.
- Taldeak edo bakarkako saioak: talde edo pertsona bakoitzaren behar eta interesei egokitu daitezkeen jarduerak. Etxetik taldea osatuta ekartzen baduzu edota harrera pertsonalizatua behar badituzu, jarri harremanetan gurekin aukerak adosteko | T-943 251690