Albisteak

2022 Martxoa 16

'Baratzezaintza ekologikoaren oinarriak' ikastaroa

Baratze Parke Sareak (BPS) Baratzezaintza ekologikoaren oinarriak ikastaroa antolatu du baratzekide berrientzat.

Sareko Baratze Parkeko kide berria bazara, eta oinarrizko ikastaroan ez baduzu parte hartzeko aukerarik izan orain arte, oraintxe duzu aukera.

Lehenengo aldiz baratze bat landatu behar denean, duda anitz izaten dira. Tailer praktiko honetan baratzezaintza ekologikoaren oinarrizko ezagutzak eskuratuko ditugu, bai eta baratzean hasteko jakin beharrekoak ere. Ditugun zalantzak argitu eta beldurrik gabe gure baratza zaintzen has gaitezen!

  • Noiz: 2022ko apirilaren 2an, larunbata | 9:30-13:30
  • Lekua: Kutxa Ekoguneko Baratze Parkea (Donostia/San Sebastián)
  • Aitziber Otegik emango du ikastaroa
    Biologoa, nekazaritza ekologikoari buruzko masterra egin du Bartzelonako Unibertsitatean. Ordutik hona, baratzearen inguruan lan egin du, bai Gasteizko herri baratzeetan, bai eta Kutxa Ekoguneko Baratze Parkean
  • Doakoa Sareko edozein Baratze Parkeko lursail baten titularrentzat.
  • Titularra ez den beste norbaitek ere parte hartu dezake dagokion matrikula ordainduz.
  • Derrigorrezkoa izena ematea aldez aurretik

Izena emateko sakatu lotura honetan:  

Kutxa Ekoguneko Baratze Parkea