Albisteak

2017 Iraila 15

'Naturan heziz II' ikastaroaren izenematea irekita

Adi irakasle! Naturan Hezi metodologian sakontzeko interesa baduzu, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskaintzen dituen “Prest-gara” ikastaroen artean gurea aurkituko duzu: Naturan Hezi II (jolas librea eta naturaren ezagutzan zentratuta).

Izen-ematea 2017ko irailaren 11tik 29ra egongo da irekia eta ikastaroa 2018ko ekaineko azken astean izango da, ikasleek oporrak hartu ondoren.