Ikastaroak eta tailerrak udaberrirako
Kutxa Ekoguneak udaberriko ikastaro eta tailerren programa bat diseinatu du naturaren babesa areagotzeko, pentsamendu kritikoa garatzeko, eta gaitzeko ideiak, jarrerak, tresnak eta teknikak eskaintzeko.
Programa hau gure ardatz estrategikoekin bat dator, eta arlo hauek hartzen ditu: Artisautza garaikidea, Baratzea eta lorezaintza, Ekologiaren ahotsa, Pedagogia berdea edo Ongizatea eta osasuna.
Ikastaro guztiak parkearen natur ingurunean egingo dira: berdegune bat, gurekin birkonektatzeko. Zuretzako garaia, lagun onekin ikasteko.
Hemen ikus dezakezu programa osoa
Artisautza garaikidea
- Egitura sortzaileak : zume biziarekin jolasteko espazio bat sortzea | Idoia Cuesta
- Lore-artea. Basoko lore eta landare sortak | Idoia Lizeaga
- Ehun-artea. Feltroa lantzen | Tytti Thusberg
- Zeramikaren artisautza. Buztinezko ernamuina egin eta kimuak sukaldatu | Arantza Munita eta Olaia Blanco
Baratzea eta lorezaintza
- Baratzezaintza ekologikoa | Aitziber Otegi
- Baratzea nire balkoian | Anjel Azpillaga
Pedagogia berdea
- Oinarrizko ornitologia: hegaztiak identifikatzen | Idoia Fuertes
- Beste animaliekin elkar ulertzeko gai al gara? | Eider Otaegi