Albisteak

2014 Ekaina 03

Bai Euskarari Ziurtagiria lortu dugu

Kutxa Ekogunean Bai Euskarari Ziurtagiriaren Guk zerbitzua euskaraz maila lortu dugu, zerbitzua euskaraz eskaintzen duten erakundeei egokitzen zaiena, hain zuzen ere.

 

 

Kutxa Ekogunean Bai Euskarari Ziurtagiria lortzeko bidea abiatu genuen iaz eta lortu dugu, Bai Euskarari Ziurtagiriak egokitzen duen Guk zerbitzua euskaraz maila eskuratuz.

Guk zerbitzua Euskaraz maila, izenak dioen bezala, zerbitzua euskaraz eskaintzen duten erakundeek lortzen dute. Hala ere, Guk lana eta zerbitzua euskaraz maila eskuratzea dugu helburu eta horretarako urratsak egiten hasi gara dagoeneko.

Bai Euskarari Ziurtagiria mota guztietako erakundeek, gizarte eragileek eta enpresek euskararekin hartutako konpromisoaren adierazlea da, eta era berean, euskararen lurraldean hizkuntzen kudeaketan diharduten beste erakunde eta enpresekin saretzea ahalbidetzen du.

Kutxa Ekogunean dugun ardura nagusienetako bat Ingurumen Politikarekin batera hizkuntzak ere kudeatzea da, erakundearen jarduna jasangarria, koherentea eta aitzindaria izateko helburuz. Modu honetan, Hizkuntza eta Kultura Aniztasuna lerro estrategikoa jasangarritasunaren ikuspuntutik jorratzen dugu eta ingurumari honetan ulertu behar da kalitate ziurtagiria eskuratzeko pausoa.

Bai Euskarari Ziurtagiria, Bikain Ziurtagiriarekin batera, hizkuntza kudeaketaren arloan ezagutzen ditugun kalitate ziurtagiri bakarrak dira, biak euskararen lurraldekoak, eta ondorioz, behin Bai Euskararai Ziurtagiria lortuta, Ekogunearen hurrengo erronka Bikain Ziurtagiria eskuratzea izango da.