Albisteak

2016 Martxoa 01

Baratzaz ikasteko boluntariotza lanak

Baratzaren inguruko gauza ezberdinak ikasi nahi badituzu, auzolanerako deialdi irekia zabaldu dugu Ekogunean.

Auzolanean eta teknikari baten gidaritzapean baratzegintza ekologikoan aritzeko aukera izango duzu martxotik azarora bitartera, Donostiako Ekoguneko parkean dagoen Baratza Eskola eremuan. Lan taldean, Ekoguneko baratze parkeko erabiltzaile boluntarioak eta baratzerik ez duzuenak batera arituko zarete. Baratzezaintza ekologikoan oinarrizko jakintza eta baratzean aritzeko gaitasuna eskuratuko duzu eta zure konpromiso eta lana eskertzeko, barazki otzara jasotzeko aukera izango duzu uzta jasotzen den hilabeteetan eta Baratzegintza ekologikoan oinarrizko ikastaro bat doan egiteko aukera ere izango duzu. Anima zaitez auzolanean gozatzera!

Auzolana: ASTEARTERO, martxoak 22tik urriaren 25era bitartean (jai egunak salbu), 09:00-13:00 ordutegian

Oharra: Martxoak 15eko saio informatiboa ordubetekoa izango da 12.00-13:00 ordutegian.