Albisteak

2020 Maiatza 22

Baratzerako lursaila eskuratzeko izen-emate epea zabalik Kutxa Ekoguneko Baratze Parkean

Kutxa Ekoguneko Baratze Parkean sortzen diren bajak betetzeko helburuarekin itxarote poltsa osatuko da izen-emate hau egin eta ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonekin.

Izen-emate epea irekita izango da 2020ko maiatzaren 20tik ekainaren 30era bitartean (biak barne). 

Kutxa Ekoguneko Baratze Parkea, Gipuzkoako beste 21 parkeekin batera, Baratze Parke Sareko kidea da eta Sarearen helburu nagusia, ekologikoa eta autokontsumorako den baratzezaintza sustatzea eta hedatzea da. Sareko beste Baratze Parke batzuetan ere badira lursail libreak eskuragarri, hala nola, Azpeitia, Beasain, Elgeta, Usurbil eta Zegamako Baratze Parkeetan. Interesatua dagokion Udalarekin jarri behar da harremanetan zuzenean. 

Anima zaitezte eta Baratze ON!

Kutxa Ekoguneko Baratze Parkeko Izen-emate baldintzak

  • Donostia, Lasarte-Oria edo Hernanin erroldatua egotea.
  • Eskatzaileak edo bizikidetza unitateko beste kide batek Donostian, Lasarte-Orian edo Hernaniko herrietan baratzezaintzarako egokia den lursailik ez izatea, ez jabetzan, ez gozamen eskubidez ezta errentamenduan ere.
  • Bizikidetza unitate bereko pertsona bat baino gehiagok eskatu dezake lursaila Ekoguneko Baratze Parkean. Hala ere, kide bati lursaila esleitu bezain laster, bizikidetza unitate bereko beste kideak itxarote poltsatik kanpo geratuko dira.

Lursail motak eta prezioak

  • 30 m2-ko lursaila: 19 €/hileko (16 €/hileko Kutxabank-eko bezeroak).
  • 60 m2-ko lursaila: 31 €/ hileko (27 €/hileko Kutxabank-eko bezeroak).
  • 90 m2-ko lursaila: 43 €/ hileko (38 €/hileko Kutxabank-eko bezeroak).
  • Lursail egokituak (jardinera altuak behar bereziak dituztenentzat): 12 €/hileko (11 €/hileko Kutxabank-eko bezeroak).

INFO + BARATZE PARKE SAREA