Bihotz Berdeak 12 eta 15 urte bitarteko gazteentzako programa bat da eta naturarekiko zaletasunari aukera berriak zabaldu nahi dizkio.
Adituen eskutik, honako diziplina hauetan ezagutza teoriko-praktikoa jaso nahi duten nerabeei zuzenduta dago: herpetologia, ornitologia, biziraupena, aztarnen identifikazioa eta miaketa, artzaintza, intsektuak eta beste ornogabe batzuk, ilustrazio zientifikoa eta etnografia, besteak beste, lagun berriak egiteko eta zaletasunak partekatzeko aukera eskainiz.
Egitaraua urritik ekainera doa; 10 saio izango dira guztira (euskaraz, goizeko igandeetan, Gipuzkoan). Bi eguneko egonaldia Artikutzan barne dago.
Aurrematrikula zabalik 2023ko irailaren 22 arte!
Bihotz Berdea izan nahi?
Informa zaitez: kutxa.eus/eu/bihotz-berdeak