Albisteak

2021 Iraila 27

Bihotz Berdeak programaren bigarren edizioa abian da

Bihotz Berdeak hasi da. Programa honetan parte hartuko duten gazteei zuzendutako aurkezpena egin da Kutxa Ekogunean.

Guztira 40 dira Bihotz Berdeak programan parte hartuko duten 12 eta 16 urte arteko gazteak. Horretarako froga batzuk pasa behar izan dituzte. Naturako jarduerez betetako egitaraua izango da, hainbat diziplinatako adituen batera jorratzeko, hala nola, mikologia, botanika, herpetologia, ornitolgia, orientazioa edo espeleología. Horrela, hilean behin zientzialari eta taldeko gidariekin batera, naturan murgilduko dira, naturaren parte sentitzeko. Beraz, 2021eko urritik 2022ko maiatzera arte, hilean behin, Gipuzkoa osoan zehar, biodibertsitatearekin, naturarekin eta klima-aldaketarekin lotutako tailerrez gozatuko dute.

Bihotz Berdeak Programa sustatu dutenen entitateen artean honako hauek daude: Kutxa Ekoguneak eta Aranzadik beharra ikusi eta proiektu hau abiatu zuten; Real Sociedad Fundazioak hasieratik materialarekin eta bekekin lagundu du; eta Yuste-Golob familak eta Akting enpresak programaren ekintzetan eta komunikazioan lagundu dute.

Planetak Bihotz Berdeak behar ditu!