Albisteak

2022 Maiatza 24

Desafio ekosozialetarako aliantzak 2022. Laguntzen deialdi berria

Kutxa Fundazioak aliantzak sustatuko ditu Gipuzkoako bidezko trantsizio ekologikoari eta desberdintasunari aurre egiteko.
 

Kutxa Fundazioak anbizio handiko laguntza-deialdi bat jarri du abian, erronka ekosozialen aurrean gizarte-berrikuntza sustatzeko, bidezko trantsizio ekologikoa bizkortzeko eta Gipuzkoan desberdintasunak murrizteko. Laguntza-programa berri honek, azken batean, eragileen arteko lankidetza sustatu nahi du, eta aurten bi erronka handi izango ditu ardatz: biodibertsitatea berreskuratzea eta babestea, eta kontsumo jasangarria eta bizimodu arduratsua sustatzea.

Desafio ekosozialetarako aliantzak 2022, Kutxa Fundazioaren Plan Estrategiko berriaren baitan kokatzen den laguntza-programa bat da, Gipuzkoa kultuagoa, bidezkoagoa eta jasangarriagoa lortzeko ekimenak sustatu eta bultzatu nahi dituena, kontzientzia kritikoa eta konpromiso kolektiboa sustatuz. Gure inguruneari eragiten dion larrialdi klimatikoaren konplexutasuna, premia eta irismena funtsezkoa da hausnarketa horretan, eta, horretarako, beharrezkoak dira lidergo sendoak, konpromisoa eta espiritu eraldatzaile argia.

Hori dela eta, Kutxa Fundazioak irtenbide eraldatzaileak sortzea bultzatu nahi du, eta aurtengo laguntzen fokoa krisi klimatikoan eta Gipuzkoako garapen jasangarrian kokatu du, Nazio Batuen 2030 Agendarekin eta Basque Green Dealekin bat etorriz.

Ekintza horiek bultzatzeko, Kutxa Fundazioak laguntza-programa bat ezarri du, proiektuen aurrekontuaren %80 finantzatu ahal izateko. Gehienezko zenbatekoa 400.000 € da eta gutxienekoa 100.000 €.

Atariko proposamenak aurkezteko epea uztailaren 8ra arte izango da.

Interesa duten erakundeek informazio saio batean parte hartu ahal izango dute, maiatzaren 30ean, 10:00etan, aurrez aurre (Kutxa Kultur, 4. solairua Tabakalera) eta on line modalitatean Kutxa Fundazioko youtube kanalaren bidez.