Albisteak

2020 Apirila 13

Gaur, inoiz baino gehiago, bertako eta garaiko produktu ekologikoak

Demostratuta dago krisi egoerek inoiz ez ditu eragin berdinak guztiontzat. Klima larrialdiak bezala koronabirusaren krisiak ere talde ziurgarrienei eragiten die gehien. Kutxa Ekogunetik dei egiten dugu inoiz baina garrantzia handiagoa eman diezaiogun kontsumo edo erosketa kontziente eta arduratsu bat egiteari.

Kontuan izan auzoko dendek, egunero lehen mailako gure beharrei erantzuteko irekitzen dituztela ateak eta betiko moduan auzoa biziz beterik mantentzeko bidea izaten jarraitzen dutela.

Eguneroko edo asteroko azoka asko oraindik ere irekita aurki ditzakegula gogoratu eta ordutegi arazoak izaten badituzu normalean aukera hau baliatu bertan erosteko gure baserrietako produktu freskoak, edo inguruko kontsumo taldeez informatzeko.

Dena den, azoka garrantzitsuenak antolatzen ari ez diren honetan, eta ostalarien eskaerak ez daudenez baserritarrek bide berriak ere eskaintzen dizkigute etxetik beren produktuak eskuratzeko. Hemen aurkezten dizkizuegu bi ekimen hauek:

Gogoratu: hoberena, garaikoa, bertakoa eta ekologikoa! On egin!