Albisteak

2022 Martxoa 08

Gazte Ekoliderrak: larunbatean Kutxa Kultur-en, proiektuen aurkezpen saio irekia

Eklosio-garaian gaude Gazte Ekoliderrak delakoan.

Larunbat honetan, martxoaren 12an, Gazte Ekoliderrak prestakuntza-ibilbidearen barruan, EKIN-ACTÚA fasean egindako proiektuak aurkeztuko dituzte taldeko gazteek.

Helburu nagusia ikasleak ideiak ekintzara pasatzeko, taldean konponbideak sortzeko, une horiek kudeatzeko eta proiektua hirugarrenen aurrean defendatzeko gaitzea eta tresnak eskaintzea da eta saio honetan guzti horren emaitza ikusi ahalko dugu.

Horretarako, otsailean hasi ziren ideazio-prozesua, arazoa sakon aztertzeko prozesua, prototipo azkarrak egiteko saioa. Hala, U-aren Teoria, Diamante bikoitza eta Desing thinking bezalako metodoei jarraituz lan egind a. Bidean, Impact HUBko (Joxean Hernandez eta Verena Hammes) adituen laguntza izan dute, eta, besteak beste, Kutxa Kultur Enea, Raúl Olivan, Kutxa Ekogunea eta Sinnple izan dituzte tutore.

Emaitza 8 proiektu dira (batzuk taldean, beste batzuk bakarka), eta moda jasangarriaren erronkak lantzen dituzte (informazioa eta trazabilitatea oinarri hartuta), elikagaien ekoizpenaren eta kontsumo-ereduen arteko erlazioa, artea aldaketaren katalizatzaile gisa, zientziaren dibulgazioa, Pirinioetan aplikatutako hizkuntzen ekologia, natura txikienengana hurbiltzea eta, nola ez, gazteen parte-hartze aktiboa.

Martxoaren 12an Kutxa Kultur-en (Tabakalera, 4. solairua) ospatuko den saioan Maria Rubio Kutxa Fundazioko proiektuen eta gizarte-berrikuntzaren arduradunak, Iñaki Puga Gipuzkoako Foru Aldundiko zerbitzuburuak, Rita Aldabaldetreku lidergo-edukietako gidariak eta Iraitz Solabarrieta Ekolider Unibertsitateko talentuaren kudeaketa estrategikoko masterreko lehen zikloko eta egungo koordinatzaileak osatuko dute. Bai haiek bai publikoak funtsezkoak izango dira proposamenak mailaz igotzeko eta gauzatzen laguntzeko.

Asmatu duten produktua edo zerbitzua zein den jakiteko, larunbateko saiora joan daiteke Kutxa Kultur Plazara (Tabakalera, 4. solairua), 11:00etan. Saioa jendearentzat irekia da eta streaming-en jarraitu ahal izango da.

Izena emateko, formulario hau bete behar da.

Gazte Ekoliderrak 2022