Albisteak

2021 Urria 08

Gazte Ekoliderrak programaren irekiera

Atzo Urriak 7an Gazte Ekoliderrak programari hasiera eman genion Eureka! zientzia museoan. Bertara inguratu ziren 2021-22ko parte hartzaileak, programaren koordinatzaileen ongi etorri beroa jasoz.

Arratsaldean zehar hainbat jolasetan parte hartu zuten taldearen elkar ezagutza sustatzeko helburu genuela. Ondoren irekiera instituzionala egin genuen Ander Aizpurua, Kutxa Fundazioko zuzendaria, Itziar Alkorta, UIKeko zuzendari akademikoa eta Jose Ignacio Asensio, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuaren eskutik.

Ondoren oso mahai inguru interesgarria eduki genuen Jon Ander Santos (Orona), Begoña Cabaleiro (Emaus), Aitziber Sarobe (Naturkon) eta David Zabalaren (Naturklima) eskutik. Solasaldian hainbat gai desberdin ikutu zituzten "Zer den jasangarritasuna" oinarrizko gai bezala edukita, bakoitzak bere esparru profesionaleko esperiantziatik eta bizipenetatik hitz egin zuten, Gazte ekoliderrek ere beraien ekarpenak egiteko ere aukera izan zuten.