Albisteak

2020 Maiatza 12

Gure oporraldien aztarna positiboa

Azken hilabeteetan izaten ari garen nahitaezko geldialdi lasaiago honetan, gure erritmo naturalarekin konektatuago sentitu gara askotan. Ordea, naturarekin kontaktua etenda edo oso mugatuta izan dugu, batez ere herri ertain eta handietako herritarrok. Mendi, zelai, hondartzetara joateko deseatzen ari gara. Berriz ere naturarekin bat egiteko, gure begiei urrutira begiratzeko aukera emateko.

Normaltasun berrirako atea irekitzen hastearekin batera, eta izandako eguraldi zoragarriek lagunduta uda datorkigu gogora. Eta udarekin oporraldiak. Eta hor dugu aukera aztarna positibo bat sortzeko. Kontsumitzea eta erostea ekoizpen eredu baten alde botoa ematea den moduan, uda honetan egingo ditugun oporraldiak ere nahi genukeen turismo ereduari bultzada emateko aukera ona izango dira. Zein aztarna ekologiko, sozial eta ekonomiko izango duten kontuan hartzeko aukera.

Aurrera begira "Eta Orain, zer?"pentsatzen jarraia dago gizartea. Zer izango da hurrena? Zentzu honetan beste hainbaten artean Fernando Valladaresek (CSICeko kidea, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorena) edo Yayo Herrerok (Ekologistak martxako kidea eta Europan, ekofeminismoaren eta ekosozialismoaren arloko eragin handieneko ikertzailea) behin baina gehiagotan adierazi duten moduan, ez dago birusek sor dezaketen pandemien kontrako antidoto hoberik natura bera babestea baino.

Bestetik, seguru asko, gizakiok natura eta animaliak maitatzen eta errespetatzen hezteko modurik onena kontaktu zuzena da. Eta baita magikoena ere.

Hortaz, dugun natura falta, gizakiok natura beste era batera begiratzeko dugun beharra eta gure hautuak duen gaitasuna kontuan hartuta, inguruko natur turismo jasangarria opor aukeraketa interesgarrietako bat izan daiteke.

Izan ere turismoa ez da bere horretan txarra. Adibidez Dian Fossey-ek Ruanda hasitako bideari esker, Gorilek diru-iturri garrantzitsua ordezkatzen dute Ugandan, Ruandan eta Kongoko Errepublika Demokratikoan. Diru horretatik asko erabiltzen da gorilak kontserbatzeko proiektuei laguntzeko eta gorilak bizi diren eremu babestuen inguruan bizi diren tokiko komunitateei laguntzeko. Jamaikako krokodiloak salbatu egin ziren ikusteko gune babestuak sortu zirelako, eta horrek isileko ehizarekin amaitu zuen. Galapagoetan, berriz, naturako turismoak lagundu zuen espezieak hazten eta zaintzen. Baina egin behar ez denaren adibideak ere badaude, hala nola Costa Ricako dortoken errute-eremuetara egindako bisitak, habitata arriskuan jartzen duen jarduera masibo bihurtu baita, edo koral-hesiak suntsitzen dituzten urpekariak.

Hortaz zer egin nahi dut? Eremu menditsu, bailara, zein lautadak aukeratuta, jantzi arropa eroso eta egokia, ura (kantinploran noski) eta prismatikoak hartu soinean eta gozatu naturak eskaintzen digun kolore aberastasunaz, soinuen lasaitasunaz, ur korronteen indarraz edo sortzen digun bestelako emozioez.