Albisteak

2019 Urtarrila 31

Hizkuntza-ekologia: turismoa eta hizkuntza garapenaz arituko gara AKTIBATU jardunaldian

AKTIBATU, Turismoan sektoreko agenteei zuzendutako jardunaldi profesionala da eta aurten 7. edizioa izango da Tolosako Topic-en, otsailaren 7an.

Garapen eta turismo iraunkorra ardatz duen jardunaldi erreferente honetan, gai berritzaile eta monografiko bat “Turismoa eta hizkuntza” izango da.

Izan ere, izan al daiteke turismo eredua iraunkorra, tokiko hizkuntza eta kultura aintzat hartu eta balioan jarri gabe?

Kutxa Ekogunetik Itsaso Olaizolak parte hartuko du. Turismo iraunkorra eta hizkuntza garapena lotuko dituen hitzaldia emango du eta ondoren, turismo arloko hainbat eragilerekin burutuko den mahai inguruan moderatzaile arituko da.