Urtarrilak 16 azteazkena, 19:00etan izango da Kutxa Ekogunea, Soziolingustika Klusterra eta Euskal Herriko Unibertsitateak elkarlanean antolatutako hitzaldia.
Ekologia zientzia hizkuntzetara ekartzeko zergatiak, zertarakoak eta ondorioak aztertuko dira saioan, euskara erdigunean kokatuaz.
Zehazkiago, hizkuntza-ekologiaren zergatiaren aurkezpen laburraren ondoren, elkarrizketa bidez ondorengo 10 galderei erantzun egokiak emateko ahalegina egingo dugu:
Zehazkiago, hizkuntza-ekologiaren zergatiaren aurkezpen laburraren ondoren, elkarrizketa bidez ondorengo 10 galderei erantzun egokiak emateko ahalegina egingo dugu:
- Zergatik hizkuntza-planteamendu berri bat?
- Zein da Hizkuntzen Ekologiaren muina?
- Zein dira Hizkuntzen Ekologiak dituen arriskuak?
- Zergatik hizkuntza-planteamendu berri bat euskararen inguruan?
- Nolakoa izan beharko luke euskararen inguruko planteamendu berriak?
- Zer leku izango luke euskarak eta zer leku izango luke erdarak?
- Hizkuntzen Ekologiak berdin balio du gehienbat euskaldunak diren eskualdeetarako eta gehienbat erdaldunak diren eskualdeetarako?
- Hizkuntzen ekologia: hautu etikoa ala jarrera estrategikoa?
- Ba ote da aukerarik marko teorikotik planteamendu praktiko sozial eta pertsonaletara heltzeko?
- Aktibismo ekologistatik hel gaitezke kontzientziazio sozial ekologikora?
Hizlariak
Kutxa Ekogunea. Itsaso Olaizola
- Zergatik hizkuntza-ekologia?
Soziolinguistika Klusterra. Belen Uranga eta Iñaki Martinez de Luna.
- “Bioaniztasunetik hizkuntzaren iraunkortasunera; ekologiaren liluratik edanez”
Atxikitako dokumentuak:
- Itsaso Olaizolaren aurkezpena