Albisteak

2022 Ekaina 21

III 'Udako baratze ederrak' Lehiaketa

Baratze Parke Sarean baratzea baduzu, lehiaketa hau zuretzat da. Zure lursailean lan egiteagatik bakarrik, lehiaketa honetan parte hartu dezakezu, lehiakide gisara edota zure botoa ematen, UDAKO BARATZE EDERRENAK  aukeratzeko.

Erronka polita, animatuko zara?

LEHIAKETAKO OINARRIAK

  • Baratze Parke Sareko edozein parkeko lursail baten titular diren partikularrek edo elkarteek har dezakete parte lehiaketan.
  • Lehiakide bakoitzak mezu bat bidali beharko du baratzeparkea@ekogunea.eus helbidera, lehiaketan parte hartu nahi duela adieraziz.
  • Eskaerak jasotzeko epea: 2022ko ekainaren 22tik uztailaren 31ra.
  • Kutxa Ekogunea harremanetan jarriko da aurreko mezua bidaltzen duten pertsona guztiekin, haien datuak biltzeko. Datu horiek bidaltzea ezinbestekoa da lehiaketan parte hartzeko.
  • Lehiakidearen datuak jaso ondoren, Kutxa Ekoguneak bere lursailari argazkia egingo dio.

LEHIAKETAREN FASEAK

Lehenengo fasea (2022/07/01etik 2022/08/26ra):

  • Kutxa Ekoguneak izendatutako teknikari batek argazkiak aterako dizkie parte hartzen duten lursailei, eta guztien artean 8 lursail ederrenak aukeratuko ditu, lehiaketaren 2. fasera pasatuko direnak.
  • Zortzi lursail finalisten argazkiak Kutxa Ekogunearen webgune eta sare sozialetan argitaratuko dira abuztuaren 31n.

Bigarren fasea (2022/09/01etik 2022/09/30era):

Baratze Parke Sareko lursailen titularrek bozketa bidez hautatuko dituzte 3 irabazleak, 8 finalisten artean, honela:

  • Botoak jasotzeko epea: irailaren 1etik 30era (biak barne).
  • Pertsona bakoitzak boto bat emateko aukera izango du eta ezingo du bere burua bozkatu.
  • Bozketa epearen barruan bidaliko da, dagokion unean adieraziko den helbidera.
  • Botoarekin batera, boto-emaileak bere lursailaren zenbakia, Baratze Parkearen izena, izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa jakinarazi beharko ditu.

ZER BALORATUKO DA?

Baratze ederrenak aukeratzeko irizpideak hauek izango dira: lursailaren egoera orokorra, lursailaren banaketa eta antolaketa, kultiboen aniztasuna, landareen egoera eta lursailean pilatutako material eta elementurik ez egotea.

SARIAK

2022ko urriaren 12an ezagutuko dira Kutxa Ekogunearen webgunean hiru lehiakide irabazleak eta zozketako bi irabazleak:

  • 1.saria: 80 €-ko balioa duen bertako produktuen saskia.
  • 2.saria: 60 €-ko balioa duen bertako produktuen saskia.
  • 3.saria: 40 €-ko balioa duen bertako produktuen saskia.
  • Zozketa-irabazleak: 40 €-ko balioa duten bertako produktuen bi saski zozkatuko dira, bozkatu dutenen artean.

Argazkia: Fernando (Kutxa Ekoguneko Baratze Parkeko baratzekidea, I01 lursaila), pasa den edizioko irabazle bat.