Albisteak

2022 Abuztua 31

III. 'Udako Baratze ederrenak' lehiaketan bozkatzeko ordua iritsi da

Baratze Parke Sareak antolatutako III Udako Baratze Ederrenak lehiaketan bozkatzeko ordua iritsi da, 8 finalisten artean baratzerik ederrena hautatzeko alegia. Baratze Parke Sarean baratzea baduzu, lehiaketa hau zuretzat da. Beraz, zure botoa behar dugu!

Jarraian finalera pasa diren 8 baratzeak. Ikus dezakezun bezala, baratze finalista bakoitzari 1etik 8rainoko zenbaki bat eman zaio. Lehenengo begiradan ikus daitekeen argazkian sakatuz gero, beste 4 argazki gehiago ikusteko aukera dago. Hau da, baratze finalista bakoitzaren 5 argazki ikusgai daude.

Nola bozkatu

  • Zein den hautatu duzun partzela argi edukitzean, sartu zaitez esteka honetan eta bete eskatutako datu guztiak, zure botoa erregistratuta gera dadin: Bozkatu HEMEN
  • Gogoratu pertsona bakoitzak boto bakarra emateko aukera izango duela eta ezingo duela bere baratzea bozkatu.
  • Botoak jasotzeko epea: 2022ko irailaren 1etik 30era (biak barne).

Bozkatu dutenen artean 40 €-ko balioa duten bertako produktuen bi saski zozkatuko dira.

Animatu eta bozkatu!

Bozkatu HEMEN