Albisteak

2020 Apirila 14

Itxialdian familian euskaraz bizitzeko dekalogoa

Etxean eta etxetik euskaran murgiltzeko aukerak baliatu eta probokatzeko aukera dugu itxialdia egoera honetan.  

Kutxa Ekogunearen Familientzako hizkuntza-ekologia Dekalogoan familiek seme-alabei euskaraz bizitzeko gogoa eta aukera zabaltzeko praktika proposatzen dira. Gurasoak aktibatzea eta haurrei euskaldun eleaniztunak izateko aukera zabaltzea du helburu.  

Itsaso Olaizolak (Kutxa Ekogunea), dekalogo hau coronavirus egoera honetara moldatu eta itxialdian etxerako proposamenak bildu dizkigu Faktorian.

Itsasoren proposamenak  2:21 minututik aurrera entzun ditzakegu.