Albisteak

2020 Apirila 13

Kutxa Ekogunea Amalurraren Egunarekin batera

Asteazkenean, apirilaren 22an, Amalurraren Eguna ospatzen da mundu mailan; egun aproposa berarekin dugun erlazioaz pentsatzeko.

Natura gara Katia Huesok bere liburuan dioen moduan, naturako kate begi bat gehiago.

Kultura adierazpenak, zientziaren azterketak, espiritualitatea bizitzeko moduak eta gure osasuna bera, guztiz lotuta daude Amalurrarekin. Ordea, askotan badirudi, edota gure bizimoduak sentiarazten digu, gu naturaz bizi garela; bertako baliabideak ustiatuz, ekosistemen zerbitzuak kontsumituz eta gozatuz, … natura beti gure zerbitzura jarriz.

Baina natura garenez, Amalurraren etorkizuna eta gurea bat izango dira, gizakiak bertan biziratuen duen bitartean behintzat. Orain bizitzen ari garen osasun krisiaren jatorria gizakiak baliabide naturalak ustiatzen duen ereduarekin eta biodibertsitatean sortzen dituen desorekekin erlazionatuta dagoela defendatzen duen ahots asko daude, eta asko dira baita ere krisi honetatik irtetean, sortuko diren eredu berriak berdintasunezko erlazio bat eraikitzeko balioko dutela, aukera aprobetxatzen badugu. Irtenbide justuak, solidarioak, berritzaileak eta klima larrialdiari aurre egiten lagunduko dutenak.

Hala sinesten dugu Kutxa Ekogunean ere. Etorkizuna guztiontzat hobea izateko aldaketa sakonak behar direla.