Kutxa Ekogunearen jasangarritasun konpromisoarekin guztiz bat egiten duen ekimena da ERRIGORA; auzolanean, ingurumena eta euskara babesten dituen ekimen ederra.
Horregatik, aurten ere, Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpainari gure babesa eskaintzearekin batera, Errigora saskiak jasotzeko dauden Euskal Herri osoko 700 bilketa-guneetako bat izango da Kutxa Ekogunea parkea.
Nafarroa hegoaldeko bertako produktuez hornitutako 3 saski mota desberdin saltzen dituzte ERRIGORAn eta hauen balioaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratzen da, euskara ofiziala ez den zonaldean eragiteko eta eremu horietako propio diren elikagaiei Euskal Herrian bidea emanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.
Animatu beraz, aukeratu gustukoen duzuen saskia eta egin zuen eskaerak azaroaren 12ra bitartean HEMEN.
Eskaera egitean, bilketa-puntu bat aukeratu behar da, eta Kutxa Ekogunea hautatzen baduzu, zehaztutako egunean eta orduan etorri beharko duzu saskiaren bila, ordainketa on line eginda edo unean bertan eginda.