Albisteak

2020 Martxoa 27

Kutxa Ekogunea street view eta wikipedian

Kutxa Ekogunea Parkean bisita birtuala egin nahi? Gogoratu nahi dizugu, Google-eko Street View sistemari esker, bisita birtual hori egitea posible da.
Gainera, parkearen eta proiektuen azalpenak Wikipedia entziklopedian ere daude.

Street View Google Maps-en zerbitzua da. Bertan, erabiltzaileak hiria kalez-kale ikusteko aukera du, 360º irudi birtual batzuen bitartez. Horrela erabiltzailea hor bertan dagoela sentipena eduki dezake eta gaur egun eraikin eta zonalde pribatu batzuen barnekaldera ere sartu gaitezke sistema honi esker.

Momentuz parkeko sarrera eta Baratza Interpretazio Zentroaz gozatu dezakegu, eta aurki Haur Parkea eta beste zonalde batzuk ezagutzeko aukera izango dugu.

Berrikuntza honez gain, Kutxa Ekogunea Parkea eta proiektua orotara Wikipedia entziklopedian azalduta dago.