Kutxa Fundazioak bere jardueretan betidanik euskara eta bere erabilpena bultzatu ohi ditu. Lehenengo, Kutxa Ekogunea (2017), gero Eureka! Zientzia Museoa (2020), eta orain Fundazioak berak, bat egiten dute euskararen aldeko ahalegin eta konpromezuarekin. Euskara lan eta zerbitzu harremanetarako duen garrantzia azpimarratzeko balio izan du, eta balioko du, ziurtagiriak.
Bai Euskarari “Zerbitzua euskaraz” ziurtagiriak, sare baten partaide garela nabarmentzen du. Komunitatea eraikitzen duen sarea. Euskara laneko tresna zein harremanetarako ezinbestekoa dela azpimarratzen duena. Denak, hiztunak zein ez-hiztunak, berdin artatuak izango direla bermatzen duena: gertutasuna eta konfiantza baieztatzen duen sarea.
Kutxa Fundazioak, gertuko erakundea da. Beti gizartean antzemandako beharrei so egon dena eta hauei erantzun egokiak bilatzen saiatu dena. Lehenengo lerroan. Bai Euskararen “Zerbitzua euskaraz” ziurtagiriarekin sinesgarritasun bide partekatu honetatik garatzen jarraituko dugularik.
Mila esker beraz, prozesu honetan langile eta bidelagun izan zaituztegun pertsona guztiei.
Zorionak zuei ere!