Albisteak

2017 Iraila 14

Lurraldea eta Hizkuntza graduondokoaren 2. edizioan izena emateko epea zabalik da

Lurraldea eta hizkuntzaren arteko loturan sakontzeko aukera ematen du  LUHI graduondoko honek eta, besteak beste, Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa (ELE) egiteko adituak prestatzeko sortua izan da. Kutxa Ekoguneko Kultura eta Hizkuntza Aniztasuna arloko arduraduna, Itsaso Olaizola, graduondo honetako Batzorde Zientifikoko kidea eta Hizkuntza-ekologia moduluaren irakasle lanetan arituko da 2017-18 ikasturteko 2. edizio honetan ere.

Graduondokoa UPV/EHUren Berezko Tituluen eskaintzan sartua dago, 300 kredituko balio akademikoa du eta erdi-presentziala da. 

Izena emateko epea irailaren 22ra arte zabalik egongo da. Gutxieneko ikasle kopurua gaindituta, matrikulazio epea zabalduko da urriaren 3tik 10era.

Informazio gehiagorako: