Albisteak

2020 Abendua 15

Mimoz, zuretzako

Azken urteetan, Kutxa Ekoguneak Gabonetan Trukeguneak jarri ditu martxan bai parkeko Haur Parkearen sarreran bai eta hainbat udalerritan ere. Helburua trukean oinarritutako esperientzia eskaintzea izanik, kontsumo arduratsua eta birziklapena jorratuaz, zeina oso garrantzitsua den gure inpaktu ekologikoa murrizteko. Aurtengoa urte desberdina da, osasun egoera dela eta gure egunerokotasunean aldaketak egin ditugu, eta Trukeguneak ezin izan ditugu mantendu, baina badugu proposamena: oparien bihotza ez dadila materiala izan.

Maitasuna erakusteko oparitzen dugu, esker ona emateko modu gisa eta bestearen zoriona eragiteko, horrek, aldi berean, guri zoriona sortzen digulako. Gainera, opari hori ondo pentsatuta badago, ez da kontsumismoak bultzatuta egiten, zoriontasuna baizik.

Askok dugu gustuko ikuskizun batera joatea; abilezia berri bat ikasteko tailer bateko izen-ematea edo beti egin nahi izan duen hori egiteko aukera eskaini. Hori eskain dezakegu edota norberak dakiena besteekin partekatu dezakegu, erakutsi egiten dakizun zerbait, egin kanta bat, kuadro bat, bufanda… Sortu esperientzia! Denek dute zerbait amankomunean, bereziak dira, neurrira eginda, zure denbora eta pentsamenduen balio erantsia dute.

Hemen bildutako hainbat ideia:

  • Adibidez, inguruan txikitxorenbat  baduzu crochet-ezko panpinak, eskuz egindako tipi bat (hiru makil eta tela bat + soka edo bridak) edota gustuko duen museora irteera. 
  • Zure alboan duzunari egun luzu baten ostean masaje bat edota sofan goxo-goxo batera ikusteko pelikulen zerrenda, paseo eta piknik polit bat edo aspaldian esan ez diozun hori eskutitz batean eman. Elkarrekin bizitako momentuak gogorarazten dizkizun playlist pertsonalizatu bat egin, zuen soinu banda izateko.
  • Badakizue aiton amonei nola gustatzen zaizkien guk eskuz egindako gauzak (nezeserra, bufanda…), kanta bat, bertso batzuk, afari bat sukaldatu iezaiozu … gure fan handienak dira.
  • Gurasoei zine edo ikuskizun baterako sarrerak, bazkidetza edota harpidetza bat gustuko duten zerbaiten inguruan edota scrapbook bat familiako oroitzapenekin.
  • Laguntasunak ere zaindu behar dira, prestatu joko gau bat, argazki sesio bat, playlist pertsonalizatu bat, mystery box…
  • Anai-arrebarentzat egin ditzakezu kupoiak nahi duzunaren truk emateko, abilezia berri bat ikasteko tailer edo ikastaro baterako izen-ematea (musika, sukaldaritza, hizkuntza, margolaritza…) edo ahaztuko ez duten esperientziaren bat (zaldi paseoa, parakaidismo…)

Halako opariak eginaz gauza asko egiteko gai zarela ikusiko duzu eta baita abilezia berriren bat lortu.

Gabon berezi hauetan sortu zerbait berezi eta bakarra maite duzunarentzat!