Albisteak

2020 Maiatza 18

Museoen Nazioarteko Eguna etxetik

Kutxa Ekogunean badugu “museo bizi eta txiki bat”: baratza-eskola interpretazio eremua. Horregatik, aurten Museoen Nazioarteko Eguna, Kutxa Fundazioko Eureka! Zientzia Museoa eta Gipuzkoa Kutxa Solidarioarekin elkartuta, etxetik ospatzera animatu gara; aurtengo kanpainaren  leloarekin bat eginez: “Berdintasuna, aniztasuna eta inklusioa”.

Kutxa Fundazioan, lana inoiz baino zeharkakotasun handiagoz egiten ari garen une honetan, horrelako proiektu txikiek erakusten digute zer nolako garrantzia duen hartzen dugun erabaki bakoitzak edo burutzen dugun ekintza bakoitzak beste lekuetan, arloetan zein pertsonengan duen eraginaz kontziente izateak. Edozein gai modu ezberdinetan landu daitekeela ikasi dugu, ikuspegi ezberdinak kontutan hartuz eta besteena ulertuz.

Helarazten dizkizuegun bideo hauetan jarri arreta eta bideoen hasiera eta bukaera banatan ingurua modu anitzetan ikus daitekeela nabarituko duzue, ikusmeneko gaixotasun desberdinen ondorioz. Gizakion oso ehuneko altuak du ikusmeneko arazoren bat; beraz, izan gogoan: errealitatea modu ezberdin askotan ikustea da normala!

jarraitu irakurtzen...