Albisteak

2022 Martxoa 01

Udaberriko baratzea eta elikadurari buruzko tailer praktikoa, martxoan

Udaberriko baratzeak eta elikadura uztartuz behean zehazten den "Naturaren erritmoak kontutan izanik, udaberritik, elikadura eta natura bitartez gure ongizatea osotuztailer praktikoa eskainiko du Baratze Parke Sareak zenbait Baratze Parketan urtean zehar, bi dietista-nutrizionisten eskutik.

Lehenengo saioa Kutxa Ekogunean izango da, datorren martxoaren 19an, larunbata.

  • Tailerraren gidariak (dietista-nutrizionista biek):
    Amaia Diaz de Monasterioguren
    Amaia Ayerbe
  • Tailerraren data: martxoaren 19, larunbata (11:00-13:00)
  • Tokia: Kutxa Ekogunea
  • Hizkuntza: elebitan
  • Prezioa: doan. Izen ematea derrigorrezkoa da. Izen emateko azken eguna: martxoaren 17a.
    Ez bada talde minimoa sortzen (10 lagun gutxienez) bertan behera geratuko da tailerra, eta izen emandakoei martxoaren 18an tailerra bertan behera geratu dela abisatuko zaie.
    Plaza mugatuak.

Tailerraren laburpena. Pertsonen elikadura beharrak aldatzen doaz eta banako bezala ere behar desberdinak izan ditzaket. Honela, gorputza bera, lur sail bat bezala irudikatu dezakegu, zeinak behar eta gabezia desberdinak dituen sasoiaren arabera, izan duen eta egun duen zaintzaren arabera. Batzuetan gabeziak daude, beste batzuetan mineral eta mantenugai falta, edo eta elikagai batzuk batzuentzat onuragarri dira eta beste batzuentzat aldiz ez.

Naturarekiko lotura bilatu, sentitu. Udaberri garaiko elikagaiak arakatu, ezagutu eta eskaini diezazkiguketen onurez jabetu. Beste zenbait erremintekin batera, bakoitzaren beharretatik elikadura orekatu bat eraman ahal izateko ezagutzak landuko dira gure ongizatea osotzeko gako gisa.  .