Albisteak

2016 Apirila 12

Zubideiak gune irekian parte hartuko dugu

Maiatzaren 7an izango den ZUBIDEIAK GUNE IREKIAn ilusio handiz parte hartuko du Kutxa Ekoguneak eta gurekin harremanetan diren pertsona eta taldeak animatu nahi ditugu bertan izatera ere. Euskara eta gure inguruko beste hizkuntzen eta kulturen arteko harremanaren bueltan egunbeteko elkarrizketa-gune autoeratu, sormentsu eta aberatsa izango da.  Zatoz eta parte hartu zuk ere! Guztiontzako gunea da, zenbat eta aniztasun handiagoa lortu, orduan eta aberatsagoa izango da guztiontzat.

Ikusi gonbidapen deialdia eta izena eman hemen.
Informazio gehiagorako: http://topagunea.eus/zubideiak/