Baratzean aritzea hamarrekoa da!
Joeraz hainbeste hitz egiten den garai hauetan, herri baratzeen parkeak sortzekoa Gipuzkoara aspaldi iritsitako joera da, nekazari profesionalak ez garen herritarrei baratzezaintzan aritzeko aukera ematen diguna eta azken urteotan sendo errotu dena gure lurraldean.
Joera honi erantzun bat eman nahian, 2011n hasi zen Kutxa Fundazioa lehenengo pausuak ematen, hango eta hemengo baratze ereduak aztertuz, Gipuzkoako herrietarako eredu egoki bat osatu nahian. Lanketa honen ostean, Lezo, Usurbil, Alegi, Tolosa eta Hernaniko udalekin lankidetzan, 2013an lehenengo bost baratze parkeak jarri ziren martxan eta Baratze Parke Sarea osatu zen. Halaxe, Sare honek oraintxe betetzen du bere hamargarren urteurrena.
Hamar urte hauetan Baratze Parke Sarearen baitan edo zuzenean udalen eskutik, herri baratzeen eredu hau ederki zabaldu da Gipuzkoan eta une honetan 30etik gora dira herritarrei autokontsumorako baratzezaintzan aritzeko aukera ematen dieten udalak. Arrakastadun eredua zalantzarik gabe.
[ informazio osoa deskargatu...]
Baratze Parke Sarea, Gipuzkoako baratze parke ekologikoen sarea da
Baratze Parke Sarea eta beste herri baratzeak Gipuzkoan
Ezagutu itzazu Gipuzkoako herrietan dauden norberaren kontsumorako baratzeak
Info gehiagoBaratzezaintza aholkuak
Zure baratza modu ekologikoan osasuntsu mantentzeko jakin beharrekoak
Info gehiagoBPS Zerbitzuak eta dinamizazioa
Sareko Baratze Parkeetan zerbitzu ugari eskaintzen ditugu baraztzekideentzat zein herritarrentzat
Info gehiago