Baratze Parke Sarean baratzea baduzu, lehiaketa hau zuretzat da. Zure lursailean lan egiteagatik bakarrik, lehiaketa honetan parte hartu dezakezu, lehiakide gisara edota zure botoa ematen, UDAKO BARATZE EDERRENAK aukeratzeko. Erronka polita, animatuko zara?
Lehiaketara aurkezten den lursaila Baratze Parke Sareko lursaila izan behar da, sareko edozein Baratze Parkekoa. Lehiaketa banakakoa da, ez da Baratze Parkea ordezkatzen.
Lehiaketan parte hartzeko: BPS Sareko Baratze Parke bateko baratzekidea izan behar da. Lehiakide bakoitzak hiru argazki bidaliko beharko ditu baratzeparkea@ekogunea.eus helbidera. Argazkiak 2021eko uztailaren 1etik aurrera ateratakoak izan beharko dira eta 2021eko irailaren 26rako bidali beharko dira.
- 1. argazkia: Lursaila agertzen den argazki nagusia (Baratze Parkea eta lursail zenbakia ikusten ez direla, anonimotasuna bermatzeko. Publiko egingo den argazkia).
- 2. argazkia: Lursailaren zenbakia agertzen den argazkia.
- 3. argazkia: Lursaila Baratze Parkean dagoela erakusten duen argazki panoramikoa.
Baldintzak
Lehiakideek, emailez argazkiak bidaltzearekin batera: bere izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa; bere baratze Parkearen izena eta lursail zenbakia eta lehiaketara aurkezten den lursailaren ezaugarri nagusiak deskribatzen dituen testu laburra bidali behar dute. Beharrezko ikusiz gero, antolakuntza lursaila ikustera joango da eta lehiakideekin jarriko da harremanetan. Lehiaketan parte hartzerakoan eta argazkiak bidaltzerakoan, hauek publiko egiteko baimena ere ematen da.
Saria jasotzen duen pertsonak baimena ematen du bere izena, abizenak eta/edo irudia eta baratzeko irudiak erabili edo zabaltzeko, lehiaketaren emaitza edozein baliabide, euskarri edo formatutan zabaltzeko.
Lehiaketa kudeatzeko bildutako datu pertsonalak lehiaketa ebatzi eta hilabetera suntsituko dira.
Nola aukeratuko dira irabazleak?
Lehiaketak bi fase izango ditu:
- 1. fasea (2021/07/01etik 2021/09/26ra): Kutxa Ekoguneak izendatutako teknikariak lehiaketara aurkeztu diren Baratze Parkeetako. Zortzi lursail ederrenak aukeratuko ditu eta hauek pasatuko dira lehiaketaren 2. fasera. Zortzi finalisten lursailen argazkiak publiko egingo dira Kutxa Ekoguneko web eta sare sozialetan irailaren 30ean.
Baditugu 'Udako baratze ederrena Lehiaketa'ren finalistak. Sartu hemen argazkiak ikusteko - 2. fasea (2021/10/01etik 2021/10/10ra): Baratze Parke Sareko baratzekideek aukeratuko dituzte 8 finalistetatik 3 irabazleak, bozketa bidez. Bozketa urriaren 1etik 10era egingo da (biak barne). Pertsona bakoitzak boto bat emateko aukera izango du eta ezingo du bere burua bozkatu. Lursail ederrenarentzat bozka baratzeparkea@ekogunea.eus helbidera bidaliko da epe barruan eta izen-abizenak eta harremanetarako telefonoa bidaltzearekin batera, bozkatzen duen pertsonak bere Baratze Parkearen izena eta lursail zenbakia jakinarazi beharko ditu.
Zer baloratuko da?
Baratze ederrenak aukeratzeko irizpideak hauek izango dira: lore eta barazkien aniztasuna eta osasuna, lurraren kalitatea, baratzaren konposizioa eta koloreen edertasuna. Baratzegintza ekologikoa egitea ezinbestekoa izango da.
Argazkiak kalitatekoak izatea komeni da baina ez da argazkigintza lehiaketa bat. Baratze ederrenen lehiaketa da.
Sariak
2021eko urriaren 13an ezagutuko dira Kutxa Ekogunearen webgunean hiru lehiakide irabazleak eta zozketako bi irabazleak.
- 1.saria: 80 €-ko balioa duen bertako produktuen saskia.
- 2.saria: 60 €-ko balioa duen bertako produktuen saskia.
- 3.saria: 40 €-ko balioa duen bertako produktuen saskia.
- Zozketa-irabazleak: 30 €-ko balioa duten bertako produktuen bi saski zozkatuko dira, bozkatu dutenen artean.
Datu-tratamenduari buruzko oinarrizko informazioa | |
---|---|
Arduraduna | Kutxa Taldea: Kutxa Fundazioa, Kutxagestion Zerbitzuak S.L.U. eta Fundación Bancaria Kutxa – Kutxa Banku Fundazioa |
Helburua | Kutxa Ekoguneko Baratza Parke Sarearen baitan antolatutako zozketaren Kudeaketa. Saria jasotzen badu, interesdunaren izen-abizenak eta/edo irudia erabiltzea edo zabaltzea, lehiaketaren emaitza edozein bide, euskarri edo formatutan zabaltzeko. |
Legitimazioa | Interesdunaren berariazko baimena. |
Jatorria | Zuzenean interesdunarengandik. |
Hartzaileak | Ez da aurreikusten hirugarrenei datu-komunikazioak egitea, lege-betebeharra dagoenean salbu. Hala ere, datuak eskaerak kudeatzeko beharrezkoak diren entitate edo pertsonei lagatzea gerta liteke. |
Eskubideak | Interesdunak erreklamazio bat aurkeztu ahal izango dio kontrol-agintaritzari, bai eta datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko, eramangarritasuna gauzatzeko eta bere datu pertsonalei buruz banakako erabaki automatizaturik ez hartzeko ere. Halaber, emandako baimena atzera bota ahal izango du, idatzizko mezua Kutxa Taldearen helbide sozialera (Donostiako Mikeletegi Pasealekua 79) edo kutxa@kutxa.eus posta elektronikora bidaliz, eta bi kasuetan, nortasun agiriaren fotokopia erantsiko dio. |
Informazio gehigarria | Datuak Babesteko gure Politikari buruzko informazio zehatza www.kutxa.eus webgunean kontsulta dezakezu. |
Furgobaratzak hileko bisita bat egiten du Sareko Baratze Parketara: aholkuak ematen dizkigu, sortzen dizkigun arazoei erantzuten digu, ditugun zalantzak argitzen dizkigu edo praktika egokiak ere proposatzen dizkigu.
Gainera, zenbaitetan, tailer praktiko eta dinamikoa batekin etortzen zaigu, sasoiari lotutako gai bat jorratuz. Furgobaratza guztiontzako doako zerbitzua da.
ETA FURGOBARATZA NIRE BARATZEAN NOIZ?
Egutegia 2022 maiatza | Ordutegia: 18:00 (beste ordurik zehazten ez bada)
- Zumaia, maiatzak 2an, astelehena
- Azpeitia, maiatzak 3an, asteartea
Otzaka,, 17:00etan, eta Izarraitzpe, 18:15etan | Barne: Tomateen tailerra - Lezo, maiatzak 4an, asteazkena
- Irun, maiatzak 5ean, osteguna
- Beasain, maiatzak 9an, astelena
- Anoeta, maiatzak 10ean, asteartea | Barne: Tomateen tailerra
- Usurbil, maiatzak 10ean, asteartea
- Zumarraga, maiatzak 11ean, asteazkena
- Villabona, maiatzak 12an, osteguna | Barne: Tomateen tailerra
- Ordizia, maiatzak 16an, astelehena
- Errenteria, maiatzak 17an, asteartean
- Tolosa, maiatzak 18an, asteazkena
- Kutxa Ekogunea, maiatzak 19an, osteguna
- Orio, maiatzak 23an, astelehena
- Azkoitia, maiatzak 24an, asteartea
- Legorreta, maiatzak 25ean, asteazkena
- Urnieta, maiatzak 26an, osteguna
- Ikaztegieta, maiatzak 30ean, astelehena
- Hernani, maiatzak 31ean, asteartea
Nekazaritza ekologikoarentzat baliabide garrantzitsuena lurra da. Horregatik gu, baratzezaleak garenok, lurra zaintzeko eta babesteko erantzukizuna dugu eta ondorioz, egoki ongarriztatu eta erabili beharko genituzke lurrak. Ez bakarrik uzta ederrak jaso ahal izateko, etorkizunean beste batzuk ere lur biziez eta osasuntsuez baliatzen jarraitu daitezen. Honela, herritarrentzako balorezko errekurtso bat izaten jarraituko dute Baratze Parkeek.
Abelur-en laguntzarekin, parke guztietako lurren analisia egiten du Kutxa Ekoguneak, bi urtetik behin, eta horien emaitzak eta nekazaritza ekologikoak finkatutako arauak kontutan edukita, Baratze Parke bakoitzari dagokion lur emankortasuna mantentzeko gomendio teknikoak ezartzen ditu.
Zerbitzu hau eskatzeko mezu bat bidali ezazu helbide honetara: baratzeparkea@ekogunea.eus
Baratze Parke bakoitzeko gomendio teknikoak
- Alegi
- Anoeta
- Azkoitia
- Azpeitia-Otzaka
- Azpeitia-Izarraitzpe
- Beasain
- Berrobi
- Ekogunea
- Elgeta
- Errenteria
- Hernani-Antziola
- Hernani-Sagastialde
- Ikaztegieta
- Irun
- Lezo
- Tolosa
- Urnieta
- Usurbil
- Villabona
- Zegama
Informazio gehiago eskatzeko
Sareko baratzetako jardueren arriskuak aseguratzeko interesa azaldu dute behin eta berriz Baratze Parke Sareko erabiltzaile, elkarte eta udalek. Honen ondorioz, Kutxa Ekoguneak eskaera hau betetzeko laguntzailea aurkezten dizue: ZIHURKO, Correduría de Seguros, S.A.U.
Baratze Parke Sareko ezaugarriak aztertu ondoren, ZIHURKO, Correduría de Seguros, S.A.U.-ek Erantzukizun Zibileko asegurua eskaintzen die Baratze Parketako erabiltzaileen Elkarteei, baratzekide batek besteri eragindako kalteen aurrean erantzungo lukeena (“bestea” izan daiteke Elkartekoa ez den norbait, baita Elkarteko kidea dena ere).
Irakurri Erantzukizun Zibileko aseguruaren baldintzak
Elkarteak asegurua kontratatzeko interesa badu, edo informazio gehiago jaso nahi baduzu, korreo bat bidali ezazu helbide honetara: baratzeparkea@ekogunea.eus
Informazio gehiago eskatzeko
- Konpostagunetako panelak
- Beste seinaleak
KONPOSTAGUNETAKO PANELAK
Sareko Baratze Parketan sortzen diren hondar begetalak jaso eta auzolanean konposta bihurtzen ditugu, gero lursailak ongarriztatzeko erabiltzen duguna.
Konposta egin ahal izateko oso garrantzitsua da hondar begetalak behar den tokian, lurrik gabe eta ondo zatituta botatzea. Hau baratzekide guztiei egoki adierazteko bi panel mota prestatu ditugu: bat, hondarrak botatzeko gune ondoan jartzekoa, eta bigarrena, konposta umotzeko erabiltzen den gunetan jartzeko.
Bi panelak PROTEC enpresak egindakoak izango lirateke, HPL-an (oso material iraunkorra) eta bertan jartzeko lanak berriz KIMUBAT enpresak egin zitzakeen.
Zure Baratze Parkeko konpostagunetan panelak jartzea interesa baduzue, informazio gehiago jaso dezakezue korreo bat bidaltzen baduzue helbide honetara: baratzeparkea@ekogunea.eus
Informazio gehiago eskatzeko
Ekogunean espazio ugari daude, Sareko elkarte, talde edo kideen bilerak, aktibitate edo beste ekimenak egiteko aproposak izan daitezkeenak.
… eta guzti hauek Sareko partaideentzat 0 €tan!Erreserbatu daitezkeen espazioak:


Espazio hauetako bat erreserbatu nahi baduzue, mezu bat bidali ezazue helbide honetara: baratzeparkea@ekogunea.eus
Informazio gehiago eskatzeko
Ekipamendu desberdinak egin daitezke auzolanean, modu errazean eta birziklatutako materialak aprobetxatuz (palet-ak adibidez), Baratze Parkeko erabiltzaileen guztien erabilerarako.
Ekipamendu bakoitzaren “Pausuz-pausu” orriak lagungarri izan daitezke bat edo bestea egitea erabakitzen baduzue. Animatu, guztion onurako izango baita!!
LASTOZKO AULKIA: Baratze Parkeko edozein txokotan jartzeko aulkia, dirudiena baino iraunkorragoa…(Sakatu hemen “Pausuz pausu” orria deskargatzeko).
(Sakatu hemen “Pausuz pausu” orria deskargatzeko).
(Sakatu hemen “Pausuz pausu” orria deskargatzeko).
(Sakatu hemen “Pausuz pausu” orria deskargatzeko).
- Deskargatu hemen “Pausuz pausu” orria
- Ikusi ejekuzio-prozesua
Informazio gehiago eskatzeko
Protec eta Zicla, kanpoko altzariak egiten duten punta-puntako bi enpresa dira, ingurumen ziurtagiriak dituztenak. Baratze Parke Sarearen laguntzaileak dira biek ere, gure baratzetako zerbitzuak hobetu ditzaketen ekipamenduak erosteko orduan deskontuak eskaintzen baitute.
Protec-ek bere produktuak %10eko deskontuarekin eskaintzen die bai Sareko Baratze Parkeko erabiltzaileen Elkarteei, baita Sarean dauden Udalei ere. Palet osoak erosiz gero, beste %10eko beherapena ere eskaintzen du Protec-ek. Bere produktuen artean egurrezko altzari desberdinak, hesiak, seinaletika, e.a.
Modu jasangarrian kudeatutako basoetan sortutako egurra erabiltzen du PROTEC-ek altzariak egiteko, PEFC ziurtagiria duen materiala alegia. Lan-historia luzea du PROTEC-ek, Euskal Herri osoan, neurrira egindako parke eta lorategi proiektu ugaritan parte hartu baitu.
Zicla-k, ZIMBAD moduluzko altzari-familia %25eko deskontuarekin eskaintzen die bai Sareko Baratze Parkeko erabiltzaileen Elkarteei, baita Sarean dauden Udalei ere.
ZIMBAD kanpoko familiako altzariak, poliestireno eta birziklatutako polipropilenoz egindakoak dira, %100ean. Materialen %20a hiri-hondakinetatik dator eta %80a berriz, industria-hondakinetatik. Kanpoko atseden-guneak sortzeko orduan joko handia eman dezakete ZIMBAD familiako altzariek.