Baso-eskolan hainbat ikastetxe dira aholkularitza fasearen ostean modu autonomo batean jarraitzen dutenak, sare bat osatuz. Ikastetxe hauek Kutxa Ekogunearekin eta fase berean dauden ikastetxeekin harremana mantentzen jarraitzen dute. Sarea premiazkoa da, elkarrekin ikasten jarraitzeko, hobekuntzak sortzeko eta komunitatea osatzeko.
Langile Ikastola baso-eskola programarekin hasten lehenengo eskoletako bat izan zen. Gela bakoitzarekin hilean astebetez ateratzen dira basora. Eskolako urteko planean txertatu dute baso-eskola. Ikastetxeko 7 irakaslek Bosquescuelako formazioa jaso dute eta Haur Hezkuntzako irakasle orok Prest Gara bidezko Naturan Hezi formakuntza. Eskolan zein Hernaniko udalean egin dituzte baso-eskolari buruzko aurkezpen eta hitzaldiak.
- Martxan noiztik
- 2017-2018 ikasturtetik
- Adina
- 4 urtekoak
- Talde kopurua
- 3 gela
- Ezaugarriak
-
Baso galkorra Koniferoak Animalia basatiak Larrea Erreka Lokatza eta putzua Makilak, ezkurrak eta bestelako pieza txikiak
Informazio gehiagorako
Amara Berri ikastetxean, Urbieta guneko ikasleek naturarekin harremana handitzeko beharra zutela identifikatu zuten eta baso-eskola programarekin hasten lehenengo eskoletako bat izan zen. Cristina Enea eta Donostiako hondartzetan. Gela bakoitzarekin astean egun batez ateratzen dira naturara. Eskolako urteko planean txertatu dute baso-eskola eta etorkizunean, beste guneetara zabaltzeko aukera ikusten dute.
- Martxan noiztik
- 2017-2018 ikasturtetik
- Adina
- 5 urtekoak
- Talde kopurua
- 3 gela
- Ezaugarriak
-
Komuna Iturria Baso galkorra Koniferoak Animalia basatiak Etxeratutako animaliak Larrea Lokatza eta putzua Makilak, ezkurrak eta bestelako pieza txikiak Zuhaitz ornamentalak/parke urbanoa
Informazio gehiagorako
Alkizako eskola txikian, inguratzen dituen paraje zoragarria aprobetxatu behar zutela ikusi eta baso-eskola proiektuari ekin zioten. Alkiza herriko dinamikaren parte bihurtu da baso-eskola. Astean bi egunez ateratzen dira basora eta haur hezkuntzako ikasle guztiek hartzen dute parte ekimenean. Eskolako urteko planean txertatu dute baso-eskola eta lehen hezkuntzako ikasleekin naturan hezten jarraitzen dute. Haur Hezkuntzako irakasle guztiek Bosquescuelako formazioa eta Prest Gara bidezko Naturan Hezi formakuntzak jaso dituzte.
- Martxan noiztik
- 2017-2018 ikasturtetik
- Adina
- 2-5 urtekoak
- Talde kopurua
- 2 gela
- Ezaugarriak
-
Txabola Koniferoak Animalia basatiak Lokatza eta putzua Makilak, ezkurrak eta bestelako pieza txikiak
Informazio gehiagorako
Samaniego ikastetxean astean egun batez ateratzen dira haurrak Ernio magaleko basora. Tolosako Ingurumen Zentroko zein ikastetxeko gurasoen laguntza jasotzen dute irteeratan. Eskolako urteko planean txertatu dute baso-eskola eta Naturan Hezi zein Jolas libreari buruzko formazioa jaso dute.
- Martxan noiztik
- 2017-2018 ikasturtetik
- Adina
- 5 urtekoak
- Talde kopurua
- 3 gela
- Ezaugarriak
-
Iturria Baso galkorra Koniferoak Animalia basatiak Lokatza eta putzua Makilak, ezkurrak eta bestelako pieza txikiak
Informazio gehiagorako
Ereñotzuko eskola txikian, inguratzen dituen paraje zoragarria aprobetxatu behar zutela ikusi eta baso-eskola proiektuari ekin zioten. Astero egun bat ateratzen dira basora eta haur hezkuntzako ikasle guztiek hartzen dute parte ekimenean. Eskolako urteko planean txertatu dute baso-eskola. Haur Hezkuntzako irakasle guztiek Naturan Hezi formakuntza jaso dute.
- Martxan noiztik
- 2019-2020 ikasturtetik
- Adina
- 2-5 urtekoak
- Talde kopurua
- 2 gela
- Ezaugarriak
-
Erreka Baso galkorra Koniferoak Animalia basatiak Lokatza eta putzua Makilak, ezkurrak eta bestelako pieza txikiak
Informazio gehiagorako
Nik ere nahi dut! Egin zaitez bazkide
Irakaslea edo gurasoa bazara, eta zure haurrek baso-eskola batean heztearen esperientziaz gozatzea nahi baduzu, zergatik ez jarri martxan ekimen hau zure ikastetxean? Behar duzun bakarra, ilusioa da eta guk lagunduko dizugu proiektua martxan jartzen. Nola?
- Irakasleak formatuz: baso-eskolan hasi aurretik proiektuan parte hartuko duten irakasle guztiak formatuko ditugu, Naturan Hezi I eta II ikastaroen bidez.
- Basoaren egoera aztertuz: pilotajea hasi aurretik basoaren egoera zein den aztertzen lagunduko dizuegu, haurrentzako aberasgarria eta anitza den…
- Hasierako fasean asistentzia emanez: proiektua martxan jartzen lagunduko dizuegu.
Deitu 943 55 20 20 telefono zenbakira eta argitu zure zalantzak!