Baso-eskola sarea

Baso-eskolan hainbat ikastetxe dira aholkularitza fasearen ostean modu autonomo batean jarraitzen dutenak, sare bat osatuz. Ikastetxe hauek Kutxa Ekogunearekin eta fase berean dauden ikastetxeekin harremana mantentzen jarraitzen dute. Sarea premiazkoa da, elkarrekin ikasten jarraitzeko, hobekuntzak sortzeko eta komunitatea osatzeko.

Kutxa Ekoguneko baso-eskola eredua jarraitzen duten Gipuzkoako ikastetxeen mapa

Hauek dira sareko ikas-taldeek erabiltzen dituzten espazioak eta haien ezaugarriak:

Haur Hezkuntzako ikasleekin, eskola ondoan dagoen sagasti misto batera ateratzen dira astean bitan. 2019 urtean baso-eskolako formazioa jaso zuten arren, 2020ko pandemiak bete-betean harrapatu zituen eta 2020ko irailean hasi ziren basora ateratzen. Eskolako urteko planean txertatu dute baso-eskola. Udalarekin elkarlanean, eremua egokitu dute eta bertako pottoka eta ahuntzekin partekatzen dute basoa, elkarbizitza polita ezarriz ikasle eta abereen artean. Sagastiaz gain, belardia, baso-mistoa eta erramu basoa ere badaude eremuan.

Martxan noiztik
2020-2021
Adina
3-6 urtekoak
Talde kopurua
2
Ezaugarriak
Baso galkorra  Frutarbolak
Erramuak Abereak
Larrea Lokatza eta putzua
Makilak eta bestelako pieza txikiak 
 

Informazio gehiagorako

Eskolaren webgunea

Haur Hezkuntzako ikasleekin, eskolatik aldapa malkartsu bat igo eta artadi misto batera joaten dira astean behin. 2019 urtean baso-eskolako formazioa jaso zuten arren, 2020ko pandemiak bete-betean harrapatu zituen eta 2020ko irailean hasi ziren basora ateratzen. Eskolako urteko planean txertatu dute baso-eskola. Basoak jolaserako txoko anitzak eskaintzen ditu eta ahalegin berezia egin dute mugikortasun arazoak dituzten ikasleentzat egokitzeko. Babestutako landare ugari daude erabiltzen duten basoan, besteak beste, erratza edo gorostia eta harri handiz osatutako paisaia berezia sortzen da bertan.

Martxan noiztik
2019-2020
Adina
3-6 urtekoak
Talde kopurua
1
Ezaugarriak
Baso iraunkorra Makilak eta bestelako pieza txikiak
Lokatza eta putzua Harriak
 
 

Informazio gehiagorako

Eskolaren webgunea

Alkizako eskola txikian, inguratzen dituen paraje zoragarria aprobetxatu behar zutela ikusi eta baso-eskola proiektuari ekin zioten. Alkiza herriko dinamikaren parte bihurtu da baso-eskola. Astean bi egunez ateratzen dira basora eta haur hezkuntzako ikasle guztiek hartzen dute parte ekimenean. Eskolako urteko planean txertatu dute baso-eskola eta lehen hezkuntzako ikasleekin naturan hezten jarraitzen dute. Haur Hezkuntzako irakasle guztiek Bosquescuelako formazioa eta Prest Gara bidezko Naturan Hezi formakuntzak jaso dituzte.

Martxan noiztik
2017-2018 ikasturtetik
Adina
2-5 urtekoak
Talde kopurua
2
Ezaugarriak
Txabola Koniferoak
Animalia basatiak Lokatza eta putzua
Makilak, ezkurrak eta bestelako pieza txikiak
 

Informazio gehiagorako

Eskolaren webgunea

Amara Berri ikastetxean, Urbieta guneko ikasleek naturarekin harremana handitzeko beharra zutela identifikatu zuten eta baso-eskola programarekin hasten lehenengo eskoletako bat izan zen. Cristina Enea eta Donostiako hondartzetan. Gela bakoitzarekin astean egun batez ateratzen dira naturara. Eskolako urteko planean txertatu dute baso-eskola eta etorkizunean, beste guneetara zabaltzeko aukera ikusten dute.

Martxan noiztik
2017-2018 ikasturtetik
Adina
5 urtekoak
Talde kopurua
3
Ezaugarriak
Komuna Iturria
Baso galkorra Koniferoak
Animalia basatiak Etxeratutako animaliak
Larrea Lokatza eta putzua
Makilak, ezkurrak eta bestelako pieza txikiak
Zuhaitz ornamentalak/parke urbanoa

Informazio gehiagorako

Eskolaren webgunea

Anoetako Herri Ikastolako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleak Laxarbe errekatik aurrera, Udalarena den gaztainondo baso batera joaten dira, talde bakoitza astean behin. Irakasleek 2021 urtean jaso zuten baso-eskolako formazioa eta urte horretako maiatza eta ekainean egin zituzten lehen irteerak basora, 3 urteko ikasleekin hasi eta LH3koetaraino. Naturarekin eta planetarekin arduratsuak diren ikasleak prestatzen ahalegin berezia egin nahi dute eta ibilbide bat proposatu dute, etorkizunean DBHko ikasleak ere aire librera gehiago ateratzea ekarriko duena. LHko curriculuma egokitu dute, naturan gara daitezkeen konpetentziak identifikatuz.

Martxan noiztik
2020-2021
Adina
3-9 urtekoak
Talde kopurua
6
Ezaugarriak
Baso-galkorra Gaztainak
Makilak eta bestelako pieza txikiak  
 
 

Informazio gehiagorako

Eskolaren webgunea

Tolosako eskola guztiekin batera, Herrikide eskolako irakasleek 2018an jaso zuten baso-eskolako formazioa Ekogunearen eskutik, Tolosako Udalak babestuta. Formazioa jaso ostean, Tolosako Udalak, eskolatik gertu dagoen Elosegi parkea egokitu zuen. Elosegi parkea, Elosegi markesaren jauregiko lorategiaren zati bat da. Basotxo bat da, zedroz, zipresez, haritzez, pagoz eta ezkiz osatua, muxar, koartza, saguzar, anfibio eta intsektuen babeslekua dena. Herriaren eta mendiaren artean kokatuta egoteak definitzen du parkearen izaera. Formazioa jaso ostean, Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleekin parkera irteerak egiten hasi ziren eta 2021-2022 ikasturtean, LHko 1-2 urtekoekin ere ateratzeko asmoa dute.

Martxan noiztik
2019-2020
Adina
4-7 urtekoak
Talde kopurua
11
Ezaugarriak
Lorategia Eraikin zaharrak
Koniferoak Baso galkorra
Animalia basatiak Pieza txikiak
 

Informazio gehiagorako

Proiektua

Haur zein Lehen Hezkuntzako ikasleekin Gereizeaga izeneko hariztira joaten hasi ziren 2020ko irailean baina urria bukaeran, haize bortitz batek basoko zuhaitzak bota zituen. Egoerari zukua atera zioten, herbario bat sortzeko hostoak biltzen zituzten bitartean eta eskolatik gertuago, beste baso bat topatu zuten. Irakasleek 2019 urtean baso-eskolako formazioa jaso zuten arren, 2020ko pandemiak bete-betean harrapatu zituen. Eskolako urteko planean txertatu dute baso-eskola eta 2020-2021 ikasturte osorako proiektu oso bat garatu zuten, “SOS Larrialdi Klimatikoa” izenekoa, HH zein LHko gaitasunak eskolan zein basoan lantzeko jardueren artean loturak eginez. Eskolako blogean ematen dute haien basoko abentura guztien berri eta Udalarekin elkarlan estuan aritzen dira.

Martxan noiztik
2020-2021 ikasturtetik
Adina
3-12 urtekoak
Talde kopurua
3
Ezaugarriak
Baso-galkorra Larrea
Ezkurrak Lokatza eta putzua
Makilak, ezkurrak eta bestelako pieza txikiak
 

Informazio gehiagorako

Eskolaren webgunea

Ostiralero, 4 eta 5 urteko ikasleekin, Erramuarizti pinudi mistora irteerak egiten dituzte. Irakasleek 2021ean jaso zuten prestakuntza baso-eskolan, eta urte horretako maiatzean eta ekainean egin zituzten basorako lehen irteerak. Basoan, jatorrian, harizti bat, izenak dioen bezala, Kaliforniako pinu batzuk landatu dira eta ikasleek pinaburuekin jolasten dute. Gaur egun, udalaren laguntzarekin gune alternatiboen bila dabiltza, eta 2022ko udaberrian, 3 urteko ikasleekin ateratzen hasiko dira.

Martxan noiztik
2020-2021
Adina
4-5 urtekoak
Talde kopurua
2
Ezaugarriak
Baso galkorra Koniferoak
Larrea Malda
Pinaburuak Makilak eta bestelako pieza txikiak
 

Informazio gehiagorako

Ikastetxearen webgunea

Langile Ikastola baso-eskola programarekin hasten lehenengo eskoletako bat izan zen. Gela bakoitzarekin hilean astebetez ateratzen dira basora. Eskolako urteko planean txertatu dute baso-eskola. Ikastetxeko 7 irakaslek Bosquescuelako formazioa jaso dute eta Haur Hezkuntzako irakasle orok Prest Gara bidezko Naturan Hezi formakuntza. Eskolan zein Hernaniko udalean egin dituzte baso-eskolari buruzko aurkezpen eta hitzaldiak.

Martxan noiztik
2017-2018 ikasturtetik
Adina
4 urtekoak
Talde kopurua
3
Ezaugarriak
Baso galkorra Koniferoak
Animalia basatiak Larrea
Erreka Lokatza eta putzua
Makilak, ezkurrak eta bestelako pieza txikiak
 

Informazio gehiagorako

Proiektua

Zaldibian, baso-eskola herri eta komunitate guztiaren erdigunean kokatzea lortu dute, familia, udala eta eskolaren arteko elkarlanerako hiruki ezinhobea sortuz. 2020ko pandemiaren ondoren, herritarrek, Zaldibia inguruan zeuden natur-eremuen mapa bat sortu zuten eskolarako baliabide gisa eta zuzendaritza taldetik argi ikusi zuten natura, baliabide didaktiko garrantzitsua bihurtuko zela handik aurrera haientzako. Hala, 2020ko irailean eskolako irakasle guztiek baso-eskolako formazio motza jaso zuten eta beste hiru irakaslek, sakontze formazioa. Gainera, Ausagaztelu guraso elkarteak, familientzako baso-eskolako formazio saioak ere antolatu ditu. Hiru eremu ezberdin erabiltzen dituzte, denak ala denak aberatsak.

Martxan noiztik
2020-2021
Adina
3-12 urtekoak
Talde kopurua
9
Ezaugarriak
Baso galkorra  Urmaela
Erreka Abereak
Larrea Lokatza eta putzua
Makilak eta bestelako pieza txikiak 
 

Informazio gehiagorako

Eskolaren webgunea

Laskorain ikastolako ikasle taldeek Elosegi parkera joaten hasi ziren arren egun Tolosako udalak prestatu duen baso-eremu bat erabiltzen dute, Amaroz auzoan kokatuta. Bertan Aranzadirekin batera anfibio eta ornogabeentzako urmael bat eraiki dute, Gipuzkoako urmaelen sarean dagoena, eta bilguneak egiteko enborrekin egindako azpiegiturak dauzkate. Irakasleek Tolosako beste bi eskoletako irakasleekin batera egin zuten oinarrizko formazioa 2017. urtean.

Martxan noiztik
2017-2018
Adina
4-7 urtekoak
Talde kopurua
16
Ezaugarriak
Baso-mistoa   
Ezkurrak Abereak
Urmaela Lokatza eta putzua
Makilak eta bestelako pieza txikiak 
 

Informazio gehiagorako

Eskolaren webgunea

Mariaren Lagundiako ikasleek ohitura zuten eskolarenak diren lorategiak erabiltzen baina 2020 ikasturtean zehar, baso-eskolako formazioa jasotzea erabaki zuten Haur Hezkuntzako irakasleek, kanpo-espazioei zuku gehiago ateratzeko helburuarekin. Eskolako gune berdea, mojen komentu batekoa izandako lorategia da eta hala izanik, kanpotik ekarritako zuhaitz bereziez eta frutarbolez osatuta dago: urritz galeriak, udazkenean gorritu egiten diren kaki zuhaitzak, palmondoak.. bertako zuhaitz galkor eta koniferoekin nahasten dira. Bestelako txoko bereziak ere badituzte, esate baterako, ikasleei asko gustatzen zaien Tartaloren kobazuloa. Eskolak gurasoentzako hitzaldi informatiboak antolatu ditu eta proiektua ikasturteko planean txertatu.

Martxan noiztik
2020-2021
Adina
2-8 urtekoak
Talde kopurua
9
Ezaugarriak
Baso-galkorra   
Koniferoak Frutarbolak
Larrea Lokatza eta putzua
 
 

Informazio gehiagorako

Eskolaren webgunea

Olaberriako irakasleak baso-eskola metodologian trebatu ziren 2020-2021 ikasturtean. Udalaren laguntzarekin, eskolari atxikitako zenbait baso-eremu identifikatu dira, eta 2021eko maiatzaz geroztik, ikasleak harizti batera joaten dira. Bertan, huntz-liana ugariak nabarmentzen dira. Inguru horretan orkatz ugari dago, eta ikasleek zortea izan zuten irteeretako batean ikusteko.

Martxan noiztik
2020-2021
Adina
2-12 urtekoak
Talde kopurua
3
Ezaugarriak
Baso galkorra Lianak
Putzuak eta lokatza Makilak eta bestelako pieza txikiak
 

Informazio gehiagorako

Eskolaren webgunea

Orereta Ikastola Zamalbideko mendialdean kokatuta dago eta baso atlantiar zabal eta aberats batek inguratzen du ikastetxea. 2020ko pandemiaren ondoren, irakasleek Ikastolan bertan zuten basoari erabilera didaktiko handiagoa eman behar ziotela ikusita, gurasoekin elkarlanean eremua egokitu zuten 2020ko udan. Irailean, Haur zein Lehen Hezkuntzako irakasleek, baso-eskolako formazioa jaso zuten. Gainera, ikasketa buruek, sakontze formazioa ere jaso dute. 2020ko abenduan, ikasleekin basora lehen irteerak egin zituzten eta orduz geroztik, talde bakoitza 15 egunean behin irteten da. Basoa, eremu maldatsu batean kokatuta dago eta aldaparen behekaldean, errekasto txiki bat aurki daiteke. Ikastola handia izanik, haien erronka nagusia, eremuaren degradazioari aurre egitea izan da eta horretan dihardute hasieratik.

Martxan noiztik
2020-2021
Adina
3-9 urtekoak
Talde kopurua
24
Ezaugarriak
Baso-galkorra   
Erreka Makilak eta bestelako pieza txikiak
Larrea Lokatza eta putzuak
 
 

Informazio gehiagorako

Eskolaren webgunea

Samaniego ikastetxean astean egun batez ateratzen dira haurrak Ernio magaleko basora. Tolosako Ingurumen Zentroko zein ikastetxeko gurasoen laguntza jasotzen dute irteeratan. Eskolako urteko planean txertatu dute baso-eskola eta Naturan Hezi zein Jolas libreari buruzko formazioa jaso dute.

Martxan noiztik
2017-2018 ikasturtetik
Adina
5 urtekoak
Talde kopurua
3
Ezaugarriak
Iturria
Baso galkorra Koniferoak
Animalia basatiak Lokatza eta putzua
Makilak, ezkurrak eta bestelako pieza txikiak

Informazio gehiagorako

Eskolaren webgunea

Haur zein Lehen Hezkuntzako ikasleekin, Larraitz aldera joaten dira bidegorritik ibilbide luzea eginda, baina Aralarreko magalean egoteko aukera zoragarria ezin galduta. Haur Hezkuntzako ikasleekin tarteka, eskolatik hurbilago dagoen eremu bat ere erabiltzen dute. 2019 urtean baso-eskolako formazioa jaso zuten arren, 2020ko pandemiak bete-betean harrapatu zituen eta 2020ko irailean hasi ziren basora ateratzen. Larraitz aldeko eremuak, aukera ugari eskaintzen dizkie ikasleei eta elorri zuri artean txabolak egiteko aukera izaten dute, bertan sortzen diren putzu eta errekasto baina batez ere, Aralarreko goi-larreak baliabide didaktiko gisa erabilita.

Martxan noiztik
2019-2020
Adina
2-12 urtekoak
Talde kopurua
2
Ezaugarriak
Baso galkorra   
Errrekatxoa  
Larrea Lokatza eta putzuak
Makilak eta bestelako pieza txikiak 
 

Informazio gehiagorako

Eskolaren webgunea

Ereñotzuko eskola txikian, inguratzen dituen paraje zoragarria aprobetxatu behar zutela ikusi eta baso-eskola proiektuari ekin zioten. Astero egun bat ateratzen dira basora eta haur hezkuntzako ikasle guztiek hartzen dute parte ekimenean. Eskolako urteko planean txertatu dute baso-eskola. Haur Hezkuntzako irakasle guztiek Naturan Hezi formakuntza jaso dute.

Martxan noiztik
2019-2020 ikasturtetik
Adina
2-5 urtekoak
Talde kopurua
2
Ezaugarriak
Erreka
Baso galkorra Koniferoak
Animalia basatiak Lokatza eta putzua
Makilak, ezkurrak eta bestelako pieza txikiak

Informazio gehiagorako

Eskolaren webgunea

Zumaiena Ikastetxeko jolastokia baso-magiko batean bihurtu zuten 2020 ikasturtean zehar baina horrekin nahikoa ez eta Foronda gazteluko basoa hain gertu izanda, hari zuku gehiago ateratzeko asmoz, baso-eskolako formazio jaso zuten 2021ean Haur zein Lehen Hezkuntzako irakasleek. Itzurungo hondartzara ere joaten dira tarteka eta 2020-2021 ikasturtearen bukaeran, baso zein hondartzara lehen irteerak egiten hasi ziren. Forondako gazteluko lorategiak, bertako zein kanpotik ekarritako espezieez osatuta daude eta bidexka eta galeria ugari eskaintzen dizkie ikasleei jolaserako. Eta Itzurungo hondartzan ere, Zumaiako flyscha bertatik bertara bizitzeko aukera dute.

Martxan noiztik
2020-2021
Adina
3-9 urtekoak
Talde kopurua
12
Ezaugarriak
Baso galkorra Baso iraunkorra
Larrea Lokatza eta putzuak
Makilak eta bestelako pieza txikiak Hondartza
Flyscha  
 

Informazio gehiagorako

Proiektua

Uliako magalean kokatuta, Uliako lore baratzetara, Ametzagaina parkera, Zurriolako hondartzara zein Uliara joaten dira Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleekin, hilean hiru aldiz goiz-pasa eta hilean behin egun-pasa, ogitartekoa eta guzti. 2019 urtean baso-eskolako formazioa jaso zuten arren, 2020ko pandemiak bete-betean harrapatu zituen eta 2020ko irailean hasi ziren baso zein hondartzara ateratzen. Gainera, Ikastolako 4 irakasleek sakontze formazioa ere jaso dute. Familiekin batera egiten dituzte irteerak eta eremu bakoitzak baliabide oso desberdin eta ugariak eskaintzen dizkie ikasleei.

Martxan noiztik
2020-2021
Adina
4-5 urtekoak
Talde kopurua
8
Ezaugarriak
Baso galkorra Baratzak
Lokatza eta putzuak Makilak eta bestelako pieza txikiak
Hondartza  
 

Informazio gehiagorako

Proiektua



 

Nik ere nahi dut! Egin zaitez bazkide

Irakaslea edo gurasoa bazara, eta zure haurrek baso-eskola batean heztearen esperientziaz gozatzea nahi baduzu, zergatik ez jarri martxan ekimen hau zure ikastetxean? Behar duzun bakarra, ilusioa da eta guk lagunduko dizugu proiektua martxan jartzen. Nola?

  • Irakasleak formatuz: baso-eskolan hasi aurretik proiektuan parte hartuko duten irakasle guztiak formatuko ditugu, Naturan Hezi I eta II ikastaroen bidez.
  • Basoaren egoera aztertuz: pilotajea hasi aurretik basoaren egoera zein den aztertzen lagunduko dizuegu, haurrentzako aberasgarria eta anitza den…
  • Hasierako fasean asistentzia emanez: proiektua martxan jartzen lagunduko dizuegu.

Deitu 943 552020 telefono zenbakira eta argitu zure zalantzak!