Bihotz berdeak Gipuzkoako gazteei natura ezagutzeko luzatzen diegun gonbidapena da. Naturalisten landa-lanetan oinarrituta dagoen sei irteeretako programa honek bertako animalia, landare eta paisaiarekin gozatzeko eta ikasteko aukera eskainiko du.
Hurbileko naturaren misterioen maitale eta ikertzaile gogotsuen gazte-talde baten kide izan nahi duzu?
Presta itzazu iparrorratza, mapa, prismatikoak eta botak, espedizioan goaz eta!
IZEN EMATEAK HEMEN: 2020ko uztailaren 29tik urriaren 13ra
Partaideen hautapena (pdf-a)
Informazio gehiago: ekogunea@ekogunea.eus
ADINA: 12-15 urte (Gaztedi eta #izanezberdin gazteak, 2005. eta 2008. urteen artean jaiotakoak).
NOIZ: 2020ko irailaren 27tik 2021ko maiatzaren 30era. Igande bat hilean.
ORDUTEGIA: zazpi saio goizez, saio bat arratsaldez eta egun osoko saio bat.
NON: Gipuzkoako natur guneetan.
PROGRAMA: ikusi programa (behin betikoa)
HIZKUNTZA: Euskara
PREZIOA: Orokorra: 260 € | Kutxabank-eko bezeroa: 240 €
Sustatzaileak: Kutxa Ekogunea eta Aranzadi Zientzia Elkartea
Laguntzailea: Real Sociedad Fundazioa
Informazio gehiago Prentsa-oharrean