Kutxa Ekogunea ekoparke ireki bat da, edozein ordutan eta edozein modutan bertan dugunaz goza dezazun.
Audiogida hauekin, gure ekoparkean zehar ditugun espazio, eremu eta jarduera ezberdinak deskubrituko dituzu, zure erritmoan eta nahi duzunean.
Gozatu ibilaldi osasungarri batekin, gure audiogidak ikusten duzunari buruz informazioa, datu interesgarriak eta bitxikeriak kontatzen dizkizun bitartean. Hartu arnasa, geratu denbora eta gozatu.
Ikusi al duzu noizbait letxugaren lorea? Badakizu intsektuentzat hotela egiten direla? Zer sentituko da landatu duzun tomatea jatean? Zergatik baratzezaintza ekologikoa? Kutxa Ekoguneko parkean hau dena kontatzen dizugu audiogida baten laguntzaz.
Ekoguneko Baratzeko plazan hasiera eta bukaera duen 10 puntuko ordubete inguruko paseo zirkularra egitea da proposatzen dizuguna. Zure zentzumenak aktibatuko ditu eta baratzeko misterio, ziklo eta bitxikeriez gozatu ahal izango duzu.
Audiogida hau bi eratara eskura dezakezu. Zure mugikorrean deskarga dezakezu etorri aurretik (gomendatutako aukera) edo Ekogunean bertan wifi irekiaren bidez konektatu zaitezke.
Gozatu eta baratze on!
Plaza
Baratzak milaka urte ditu eta milioika sekretu ezkutatzen dizkigu. Goazen ezagutzera!
Baratze ama
Hazitik hasi eta hazian amaitu, baratzak ere biziaren zikloa ixten du.
Bitxi Bizia
Gureak diren landare asko kanpotik ekarritakoak dira, bitxi bat balitz kutxetan gordeta.
Ingurumena
Lurzoru osasuntsu eta emankor bat ezinbestekoa da baratza lantzeko, nolako lur motak ditugu gurean?
Bioaniztasuna
Baratzak bizidun ugari erakartzen ditu, bizidunen kolore ezberdinez apainduz.
Kultura
Kultura belaunaldi ezberdinen irakaslea da, eta nekazaritzan du oinarria gurea.
Lurra
Lurreko bizidunak joan eta etorri egiten dira, lurrari ezaugarri ezberdinak emanez sasoiaren arabera.
Baratze guneko plaza
Plaza alboan eraikin bioklimatikoak ditugu, zergatik deitzen diegu horrela?
Hizkuntza
Gizakiak izen ezberdinak eman dizkio baratza deritzon altxor preziatu honi. Txikienen izenak ezagutu nahi?
Konposta-gunea
Konposta elikagaia da gure lurrarentzat, goazen ikustera nola egiten den.