ZER DA hizkuntza-ekologia?
Hizkuntza guztien berdintasunetik abiaturik, hizkuntza bakoitzaren garapen jasangarria lortzea du helburu hizkuntza-ekologiak. Ekologiaren ikuspegia hizkuntzetara ekartzen du hizkuntza-ekologiak eta hizkuntza aniztasuna kudeatzeko eta euskara biziberritzeko paradigma berri gisara planteatzen da.
ZERGATIK hizkuntzekiko kezka ekologiatik?
Ekologiaren kezka hizkuntzetara muin muinetik dator, garapen jasangarriaren definizio beraren baitan dago. Izan ere, garapen jasangarriaren hiru dimentsioak -ingurumena, gizartea eta ekonomia- bat egiten duten eremua izango da soilik, garapen eredu jasangarria. Gizarte edo dimentsio sozio-kulturalaren muinean kokatzen da hizkuntza eta munduko hizkuntzen garapen jasangarria helburu duen garapen eredua irudikatzen du espiralak.
Garapen eredu jasangarria - espiralaren eremua.
Egungo krisia ekonomiko-finantzieroaz gain, ezberdintasun sozial gero eta handiagoen krisia, krisi energetikoa eta klimatikoa, bioaniztasun krisia, elikadura krisian murgilduta gauden honetan, hizkuntzen krisia ere badugu.
Egungo krisi globalaren alternatiba gisa, KULTURA eta HIZKUNTZA jasangarritasun ereduaren erdigunean kokatu behar ditugu.
ZERGATIK hizkuntza-ekologia Kutxa Ekogunean?
Kultura eta hizkuntza-aniztasuna Estrategiako lan-ildoa da Hizkuntza-ekologia. Kutxa Ekogunearen helburua KULTURA EKOLOGIKOA bultzatzea izanik, gure hizkuntza-ekologia lan-ildoak IKUSPEGI, JAKINTZA eta PRAKTIKA ekologikoak hizkuntzeta ekartzea proposatzen du. Horretarako, euskararen eremuan eta hizkuntza aniztasunean, euskaraz kalitatez bizitzeko hizkuntza praktika ekologikoak bultzatzen ditugu.
ZER egiten dugu Kutxa Ekogunean hizkuntza-ekologiari dagokionez?
Hizkuntza-ekologia enborrean: Organigrama
Kutxa Ekoguneko ORGANIGRAMAN, Hizkuntza eta Ingurumen politikak Zuzendaritzan kokatzen dira, erakundearen enborrean eta erdigunean. Ikusi hemen.
Hizkuntza-ekologia proiektu propioak
- Euskararen Ginkana. Euskaraz eta euskararekin dibertitzeko lehiaketa. Euskal Herri mailan eta herri eta eskualdeetan.
- Hitzahartu, Hizkuntza-ekologia gunea
- Hizkuntza-ekologia jardunaldiak
- Hizkuntza-ekologia ibilbideak naturguneetan
Hizkuntza-ekologia zehar lerro
Kutxa Ekoguneko gainerako estrategietan ere barneratua dugu hizkuntzaren dimentsioa:
Kontsumo jasangarria. EkoBira kontsumo jasangarriaren azoka. “Kontsumitu euskara, bertakoa, garaikoa eta ekologikoa” panelak. Topagunearekin elkarlanean. | Landa garapena. Baratze Parke Sarea proiektuan hizkuntza-ekologia irizpideak zehaztu ditugu paisaia linguistikoari dagokionez, eta baita erabiltzaileei dagokionez ere (Ekoguneko parkean, %80 euskalduna eta hizkuntza aniztasuna balioan jarrita). |
Hezkuntza
| Gizarteratzea eta Komunikazioa
|
Hizkuntza-ekologia eragile
Hizkuntza-ekologia arloan eragile eta parte hartzaile gara:
- Lurraldea eta Hizkuntza. Eragin Linguistikoaren Ebaluazioa graduondoa (UPV/EHUren Titulua). Batzorde Akademikoan partaide (Itsaso Olaizola) eta babesle. (2016-17)
- Hitzargiak jardunaldiak. Partaide (2016)
- VIII Euskal Soziolinguistika Jardunaldia. Partaide (2016)
- ZUBIDEIAK gune irekia, Partaide eta babesle. (2016)
- Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza. Euskararen Gaineko Oinarrizko Diskurtsoen lanketa egitasmoa (EGOD egitasmoa). Aditu gisa partaide (2014-2015).
- Argitalpena: Olaizola, I. (2015). Hizkuntza-ekologia paradigma: Ekologiaren begirada hizkuntzen babeserako. BAT Soziolinguistika Aldizkaria, 95 (2), 2015. 11-30 (2015)
- LUHI2 jardunaldiak: hizkuntza-ekologia hitzaldia (2015) Bideoa
- Hizkuntza-ekologia jardunaldiak Oarsoaldean (2013) (“ESTEKA PROIEKTURA” jartzen du webgunean. Ohar hau kendu)
- STM- Badu bada erakusketa. Panela eta hitzaldia (2013)
- Gipuzkoako Parketxe Sarea. Hizkuntza-ekologia eta Toponimia ibilbidea Pagoetako parketxean (2013)
- Hizkuntza-ekologia teoriatik praktikara ikastaroa. EHU Udako ikastaroa (2011)
- Publikazioa: Hitzetatik Ekintzetara Gida. Gazte Ekoliderrak (2010): Hizkuntza-praktika ekologikoen bilketa egin da.
Euskararen aldeko beste eragileen eta ekimenen sustapena
Hizkuntza-ekologiarekin lotura duten proiektuen babesa. Kutxa Fundazioak 2016an egindako deialdian lagundutako erakundeak:
- Garabide (Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastaroa III)
- Eusko Ikaskuntza (Euskal Herriko Lurraldearen Liburu Zuria)
- Topagunea (Lingolang)
- Antxeta Irratia
- Arrasate Euskaldun Dezagun
- Badihardugu (ahotsak.eus)
- Soziolinguistika Klusterra (Jendaurrean Erabili)
- Dobera
- Xoraturikan
- Atauniker
- Txuringo Kultur Elkartea
- Elkarte eta ekimen desberdinetan euskara sustatzeko diru-laguntzak (2013-2015)
- Garabide elkartea (2015)
- Alternatiben Herrixka Donostia (2015)
- EMAIZE sexu heziketa (2015)
- Algortako Bertso Eskola (2014)
- Dinbi-danba Batukada taldea (2014)
- Topagunearen Hizki-mizki hiztegiak. (2013)
- Topagunearen LINGOLANG proiektua.(2013)
- Gipuzkoako Parketxe Sarea (2013)
- Euskararen aldeko festak (urteetan zehar).
- Kilometroak
- Euskal Eskola Publikoa
- Eskola Txikien festak
PRENTSAN
- Hizkuntza-ekologia jardunaldiak Oarsoaldean: Balorazioa
INFORMAZIO OSAGARRIA
- Elkarrizketa Itsaso Olaizolari, Hizkuntza-ekologiaz
- Lurraldea eta Hizkuntza. Erronkak & Tresnak II jardunaldiak (25.minututik aurrera Hizkuntza-ekologia hizpide)