Gazte Ekoliderrak

Kutxa Gizarte Ekintza

Gipuzkoako foru aldundia

 
Gazte Ekoliderrak
 

Gazte aktiboen bila gabiltza, jasangarritasunarekiko interesa izanik ekintzara pasatzeko prest daudenak.

Etorkizun jasangarria lortzea erronka urgentea da; eta bide horretan lidergoari heltzeko prest dauden Ekoliderrak behar ditugu.

Gazte Ekoliderrak

Jasangarritasunean eta eraldaketarako lidergoan oinarritzen den formakuntza eta bizitzarako ibilbidea.

Helburuak:
1. Jasangarritasunaren ezagutzan sakondu ikuspegi holistikotik.
2. Lidergo-konpetentziak eskuratu.
3. Ekiteko ahaldundu: ideietatik ekintzetara igarotzea bultzatu.
4. Kontzientzia, pentsamendu kritikoa eta komunitate eraldatzaile baten parte izan.

Ibilbidean zehar 3 dimentsio osagarri landuko dira:
TREBATU: Gazteak jasangarritasunean eta lidergoan trebatuko dira.
EKIN: Trebakuntzan zehar ikasitakoa praktikara eramaten.
IZAN: Partaideek gizarte eragile bihurtzeko bideari ekiten diote.

Gazte Ekoliderrak Trebatu Ekin Izan

Nori zuzenduta eta parte-hartzeko ezaugarriak

  • 18-30 urte tartekoak.
  • Jasangarritasunean interesatuak.
  • Motibatuta, aktiboak.
  • Anitzak: adin, disziplina, jatorri, izaera...
  • Elebidunak: euskararen ulermena eskatzen da.
  • Saioetara etortzeko ahalmena dutenak ( edukien %80ean parte hartzea eskatuko da).
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak eta Kutxa Ekoguneak proiektu honetako partaideak bekatzen ditu %80a subenzionatuz.

Egitaraua

GOI MAILAKO FORMAKUNTZA JASANGARRITASUNEAN ADITUEN ESKUTIK

  • Online saio teoriko-praktikoak.
  • Aurrez aurreko hitzaldiak eta eztabaida-guneak.

LIDERGO GARAPENERAKO IBILBIDEA

  • Garapen pertsonala eta kolektiboa lantzeko saioak.
  • Lidergo eraldatzailerako gako eta tresnen ezagutza.

IDEIETATIK EKINTZARA IGAROTZEKO TREBAKUNTZA ESPERIMENTALA

  • Berrikuntza sozialean oinarritutako ereduetan sakontzeko saioak.
  • Ideazio, elkar-sorkuntza eta prototipazio tailerrak.
  • Proiektu pertsonal esperimentala garatzea, ibilbide ezberdinetara bideratuta dauden ideia edo proposamen berritzaileak sortzeko helburuarekin (profesionala, politikoa, ekintzailea...).

NORBERAREN ETORKIZUNEKO EKOLIDER IBILBIDEAREN HAUSNARKETA

  • Ekolider erreferenteak ezagutzeko hitzaldi inspiratzaileak.
  • Martxan dauden ekimen eta komunitate ekintzetan parte hartze zuzena.

Egitaraua

Egitaraua pdf-an deskargatu

Gainera...

  • Ekintzara bideratuta dauden jarduera ezberdinetan borondatez parte hartzeko aukera.
  • Komunitate eraldatzaile baten parte aktibo izateko aukera. Kontaktu sarea handitu eta enpresa, elkarte eta pertsona ekintzaileekin harremantzeko aukera.
  • UPV/EHUko Udako Ikastaroen Fundazioak (UIK) akreditatua, zure profil prozesionala sendotuz. 4 kredituko ECTS balioa.
  • Kutxa Kultur ENEA programarekin saretua, proiektu enpresarialak gauzatzeko formakuntza saioetan parte hartzeko aukerarekin.

Programa

Izen ematea

  • Hautaketa-prozesuan parte hartzeko epea: maiatzaren 27tik ekainaren 23ra.
  • Elkarrizketak: ekainaren 23tik 30era.
  • Plazen esleipena: Uztailaren 1etik 15era.
  • Matrikularen baieztapena eta ordainketa: uztailaren 5etik 17ra.

Izena eman duten gazte guztien artetik 30 aukeratuko dira.
Baldintzak ez badituzu betetzen, ez kezkatu, formakuntzan zehar espazio irekiak egongo dira. Informazio gehiago jaso nahi baduzu idatzi ekogunea@ekogunea.eus helbidera.

GAZTE EKOLIDERREN FORMAZIOAREN PREZIOA HOBARITUA: 390€

Hautaketa prozesuan parte hartzeko eskaera egin baduzu, baina ez baduzu emailez konfirmazio orria jaso, mesedez, jarri gurekin harremanetan: ekogunea@ekogunea.eus

Ibilbide honetan bidelagun izango dituzu

Trebakuntza eskaintzan esparru anitzetako unibertsitateko irakasleak, erakundeetako ordezkariak, profesionalak, elkarteak, adituak, aktibistak, mendizaleak eta bestelakoek parte hartzen dute, jasangarritasuna eta lidergoa ikuspuntu ezberdinetatik landu ahal izateko.

Amaia Otazo

Amaia Otazo
(Taldearen gidaria)

Kutxa Ekoguneko Kontsumo eta Ohitura Jasangarria saileko koordinatzailea da. Ingurumen Zientzietan Lizentziatua. Ikasketak Italian amaitu zituen. Ingurumen- hezkuntzan, herritarren parte-hartzeari buruzko proiektuetan (Agenda 21) eta sentsibilizazio kanpainetan aritu da. Ekoliderrak sareko kide da eta taldearen gidari izan da azken 3 edizioetan.

Julia Ramos

Julia Ramos
(Co-erraztaile Lidergoan)

Taldeen entrenatzaile eta lidergo eta jasangarritasunerako planifikazio estrategikoan aholkularia. Dragon Dreaming-eko hezitzaile ofiziala da 2012tik. Erraztaile izan da 4 kontinenteetan, 300 pertsona baino gehiagori lagunduz. Bere bizitzako azken 8 urteetan jendeari laguntzen aritu da, kontzientzia berria duten proiektuak sortzen lagunduz.

Rita Aldabaldetreku Gonzalez

Rita Aldabaldetreku Gonzalez
(Co-erraztaile Lidergoan)

Prozesu parte-hartzaileak saileko arduraduna da eta erreferente/sustatzaile euskararen elkartetan Gipuzkoan. Masterra du Strategic Leadership towards Sustainability-n (2016) eta Donostiako Impact Hubeko U.Lab-eko parte-hartzaile eta dinamizatzaile izan da. Lidergo eta parte-hartze metodologietan trebatu da.

Joxean Hernandez

Joxean Hernandez
(Proiektuetarako bidelaguna)

Impact Hub Donostiaren sortzaileetako bat eta egun bertako zuzendaria da. Industria ingeniaria da, eta 10 urteko esperientzia du gizarte-berrikuntzarekin, ekintzailetzarekin, kulturarekin eta ekonomia zirkularrarekin lotutako proiektuak diseinatzen eta gauzatzen.

Verena Hammes

Verena Hammes
(Proiektuetarako bidelaguna)

Biologian lizentziatua. 2017tik, U teoriako hezitzailea Impact Hub Donostian eta HUBemprendedorAs eta Proiektuen Azokako programen bideratzailea. Sei urteko esperientzia du KLJB München und Freising gazteen antolakuntzan taldeak errazten.

Verena Hammes

Imanol Goenaga Egibar
(Proiektuetarako bidelaguna)

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen alorreko aholkularia. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailean lan egiten du. Arkitektura Goi Eskola Teknikoan. Azken urteetako jarduna kudeaketa publikora eta politikara bideratu ditu. Gazte Ekoliderrak programako kidea eta ekolider sareko kide.

Laguntzailea:

UIK